Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/22

Eneko Goiak Donostia irekitzearen alde egin du, nortasuna galdu gabe

EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak sarean lan egitearen alde egin du, hain zuzen ere, Donostiaren antzeko tamaina edo hiri-eremua duten eta helburu bera duten hiriekin sarean lan egitearen alde
Eneko Goia eta Sandy Howatt

Donostiako EAJ-PNVk lan-jardunaldia egin du gaur goizean IdeiaGunean. Bertan, jeltzaleek nazioartekotzeari eta Donostiaren antzeko taimana edo hiri-eremua duten hiriekin elkalanean aritzeari buruz jardun dute, eta, horretarako, Eneko Goia Donostiako alkategaiak Edimburgoko alkate-orde Sandy Howatt gonbidatu du. Horren harira Goiak honakoa esan du: “Edimburgo adibidea da guretzat, hainbat gauza komunean izan baititzakegu, izan ere, nahiz eta Donostia baino hiri handiagoa den, antzeko hiri-eremua du”.

Ildo beretik, Goiak bertako nortasuna aldarrikatu du, izan ere, giltzarria da hirian egin daitezkeen inbertsioak hartzeko. Hortaz, EAJ-PNVren hautagaiak Donostia irekitzearen alde egin du, betiere, nortasuna galdu gabe: “Eta horretarako, zer garen ezagutu behar dugu eta horretaz jakitun izan behar dugu. Izan ere, Sandy Howatt berak esan duen bezala, zerbait izateko horretan sinetsi behar dugu eta lehenak izaten saiatu behar dugu. Eta hori da, hain zuzen ere, egin behar duguna”.

Era berean, Eneko Goiak segidakoa azpimarratu du: “Esfortzua egin behar dugu Donostiaren nortasuna nazioartean balioan jartzeko. Hori da hiriak duen beharretako bat eta hobetu daitekeen gauzetako bat. Hortaz, hiri bezala onenak izaten saiatu behar dugu eta nazioarteari erakutsi. Eta horretarako, ezinbestekoa da Edimburgo bezalako hiriekin sarean lan egitea, hain zuzen ere, antzeko tamaina edo hiri-eremua duten eta helburu berak dituzten hiriekin”.

Goiak, halaber, esan du, orekan dagoela gakoa. Nazioarteko ekitaldiak egin behar dira, betiere, bertako nortasuna galdu gabe. Eta Donostian badago tradizio handiko ekitaldirik, hain zuzen ere, nazioartean oihartzun gehiago izan dezakeen ekitaldirik, eta gainera, herritarrek berea sentitzen duten ekitaldirik. Eneko Goiaren ustez, Donostiak ezin du horrelakorik galdu eta, horren harira, gaurkoa bezalako lan-jardunaldiez eta egindako kontaktuez baliatuta jeltzaleek proposamenak eta lan-ildoak prestatuko dituzte, baldin eta gobernatzeko ardura bere gain hartu behar badute aurrera eramateko.

Azkenik, EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak Zinemaldia, Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia aipatu ditu: “Horietan guztietan oreka ondo mantendu da, baina nazioartean oihartzun handiagoa izan dezakete. Beraz, ekitaldi horien eta beste hainbaten nazioartekotzea sustatuko dugu eta, gainera, hiriak antolatzen dituen ekitaldiak Gipuzkoara hedatzen saiatuko gara”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...