Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aldaketa gidatzeko eta Legazpi hazi arazteko gai den hautagaitza
Koldobike Olabide zerrendaburuak, ideia eta proposamen berriekin, Legazpi eta legazpiarren alde lan egiteko bere taldeak duen gogo eta ilusioa azpimarratu ditu eta zintzotasuna, hurbiltasuna eta entzute aktiboa oinarri izango dituztela baieztatu du kudeaketa ona eta gobernu ona lortzeko giltza gisa. Legazpirekin konprometituta dagoen talde honek lan egiteko gogoa duela eta gobernatzeko eta udalerriak behar duen aldaketa gidatzeko gai dela gaineratu du
Legazpiko EAJ-PNVk maiatzean izango diren udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagaitza ezagutzera eman du . Koldobike Olabidek, EAJ-PNVren zerrendaburuak, azaldu duenez, bere taldeak gaztetasuna, freskotasuna, prestakuntza eta kudeaketan esperientzia uztartzen ditu. “Legazpiko hainbat emakumek eta gizonek osatutako talde honek lan egiteko gogoa eta ilusioa du eta gaur egungo egoera hobetzeko eta Legazpi hazi arazteko ideiak ditu” adierazi du Olabidek.
Hautagai jeltzaleak adierazi duenez, pertsona horien profil eta ibilbide profesionalak ikusita, kudeaketan esperientzia duen eta trebatuta dagoen talde bat osatu dela azpimarratu behar da; “talde sendo bat osatu nahi izan dugu, krisi garaiotan ilusioa, ideia berriak eta konponbideak ekarriko dituena” gaineratu du Koldobikek. “Hautagaitza berri eta indartu hau gai da herritarren benetako beharrei erantzuteko; Legazpik behar duen aldaketa gidatzeko prestatua eta gaitua dago, kudeaketa ona, gardentasuna eta hurbiltasuna oinarrian hartuta gobernatzeko gai da eta legazpiar guztiek esan beharrekoa entzuteko prest dago” adierazi du. “ Errespetuan oinarrituko dugu gure jarduna, herritar ororen iritziak errespetatuz, gure ereduaren giltza izango baita hori” gehitu du.
“Legazpin azken 8 urteetan ez da etorkizuneko proiektu berririk landu; aitzitik, beste batzuk pentsatutako proiektuak gauzatu dira soilik. Legazpik aurrera egitea eta haztea nahi badugu, gure herriaren etorkizuna planifikatu behar dugu. Horretan ari gara lanean EAJ-PNVtik, Legazpiren etorkizunean pentsatzen, hain zuzen ere; eta ez dugu arazorik eduki gure hautagaitza prestatzeko” adierazi du Olabidek.
Olabidek argi utzi nahi izan du Legazpirekin konprometitu den talde honen lehentasuna “gaur egungo arazoei konponbidea aurkitzea dela, eta Legazpi hazi araziko duten etorkizuneko proiektuak planifikatzea, herritarrei entzunez eta inposatzea baztertuz betiere”.
Koldobikek azaldu duenez, Legazpiren eta legazpiarren interesak defendatzeko lan egingo dute, bai berak bai bere taldeak. Hautagaiak adierazi duenez, “galdutako denbora berreskuratzeko garaia iritsi da, lan egiteko eta gaur egun agintean dagoen taldeak kudeaketarako erakutsitako gaitasunik ezari eta gelditasunari aurre egiteko ordua da; EAJ-PNVk proiektu argiak eta itxaropena ernaraziko dutenak aurkezten ditu”.
Olabidek gaineratu duenez, “etorkizuneko Legazpi eraiki nahi dugu legazpiar guztiekin batera, gure herritarren kezkak eta beharrak hurbiletik entzun eta erantzun egoki bat emateko, eta horregatik, azken asteetan hainbat bilera egin ditugu Legazpiko eragile sozialekin, ekonomikoekin, kulturalekin eta kirol-eragileekin, legazpiarren beharrak erantzungo dituzten eta beren arazoak konponduko dituzten erantzunak aurkitzeko lanean”.
Amaitzeko, Koldobikek adierazi duenez, Legazpiren eta legazpiarren interesak defendatzeko lan egingo dute. Hautagaiak gaineratu duenaren arabera, “galdutako denbora berreskuratzeko garaia iritsi da, lan egiteko eta gaur egun agintean dagoen taldeak kudeaketarako erakutsitako gaitasunik ezari eta gelditasunari aurre egiteko ordua da; EAJ-PNVk proiektu argiak eta itxaropena ernaraziko duten proiektuak aurkezten ditu”.
Nabarmenak...
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
ERRENTERIA
2026/05/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


