Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/26

EAJ-PNVk Foru Aldundiari eskatu dio, Deskargako tuneletan larrialdiko planak betetzeko

Lehengo asteazkenean Foru Aldundiak GI-632ko tunelak inauguratu zituen, hain zuzen ere, Deskargako tunelak. Tunel horiek 600 metroko luzera dute eta errepidearen zati horrek 2,7 kilometro ditu. Zati horren eraikitzeko hainbat arazo izan ditu aldundiak azken hilabeteotan, hain zuzen ere, batzarkide talde jeltzaleak salatu dituen arazoak.
EAJ-PNVk Foru Aldundiari eskatu dio, Deskargako tuneletan larrialdiko planak betetzeko

Behin errepide-zati hori eraikitzerakoan egondako zailtasunak, informazio ezkutatzea eta gertakari larriak kontuan hartuta, EAJ-PNVren batzarkide taldeak zalantzak ditu, hain zuzen ere, trafikorako segurtasunaren bermearen gaineko zalantzak, horrelako azpiegitura bat ireki aurretik bete behar diren bermeak. Gogoratu behar da, inaugurazioa egin dela batzar nagusiak desegin baino egun batzuk lehenago, izan ere, egun gutxi batzuk barru ezingo da inauguraziorik egin. Beraz, agerian gelditu da Bilduren aginteko Foru Aldundiak nahiago izan duela tunela inauguratu eta agracia atera, erabiltzaileen segurtasuna bermatu baino.  

Tunela irekitzeko ezinbestekoa da, segurtasun neurriei eta gertakariren bat gertatuko balitz nola jarduteari buruzko hainbat gai zehaztea, eta besteak beste, atmosferaren, gasen, aireztatze eta ke ebakuazioaren gaineko neurketak egitea. Horiek guztiak tunela babesteko manualean zehaztu behar dira, eta planak integratuta egon behar du, bai artapenaren Ustiapen Manualean, bai kontrol zentroaren kudeaketa-sisteman.

Gainera, Eusko Jaurlarizaren Segurtasun Sailaaren larrialdi zerbitzuak homologatu behar du tunela beraren babes plana eta 112 SOS DEIAK-ek, Gipuzkoako Suhiltzaileek, Ertzaintzak eta Osakidetzak planaren berri izan behar dute.

Informazio hori guztia ez da eman, ez Bidegin, ez Batzar Nagusietan, ez tunelaren inaugurazioan. Horren harira, EAJ-PNVk Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteri eskatu dio, argitzeko aipatutako erakundeei izapide horien guztien berri eman zien ala ez, eta era berean, argitzeko tunelak irekitzeko baimena zuen, betiere, erabiltzaileentzako segurtasun neurriak bermatuta. Berriro ere, Ugartek informazioa ezkutatu du eta, horrek, zalantzak sortzen ditu, hain zuzen ere, tunelak behar diren baimenik gabe ireki dituen gaineko zalantzak.

Gainera, azaldu behar da, baldin eta tunela baimenik gabe ireki izan balu, lege-betebeharra urratuko luke eta, are larriago, erabiltzaileak arriskuan jarri izango lituzke, eta guztia hauteskunde-interesagatik.

Larraitz Ugarte foru diputatuaren esaldi nagusiena segidakoa izaten jarraitzen du: “Errealitateak ez dezala izenburu bat ukatu”. Izan ere, ez du eragozpenik gezurra esateko, hau da, berak hasi zuela GI-632 errepidearen obra eta berak amaitu duela. Baina errealitatea bestelakoa da, bakarrik 2,7 kilometroko zatia egin du, eta errepideak guztira 7,5 kilometro ditu. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...