Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Rafa Uribarren Axpe
Landa Ingurunearen Garapenerako Diputatu berria
- 52 urte. Anoeta.
- Euskera, Gaztelera eta Frantsesa
- EAJ-PNVko GBBko kidea
- Albaitaria
Ama baserritarra izateak eta aitaren mendi zaletasunak markatu dute Rafaren biziaren ibilbidea. Nekazal mundua gertutik bizi du, eta bizipen horrek albaitaritza ikastera bultzatu zuen. Natura miresten du, eta bertan gozatzea du gogoko. Honekin arduraturik Ingurumen Kudeaketaren Masterra egin zuen.
Naturzale batek kirola gustokoa izatearen “naturaltasunaz” kirolzalea dugu Rafa. Errugbia, Mendia, Ziklismoa,... bere hitzetan “kirolak bizi filosofi bat erakutsi dit, balore batzuk landuz: taldelana, sakrifizioa, ausardiaren eta zuhurtasunaren arteko oreka bilatzea...”
Bere bizitza profesionaletik gehien estimatzen duena baserritarrekin egindako lana da. Bizitza gogorra dedikazioaren aldetik, baina benetan aberasgarria. Eta esperientzia hauek legebiltzarrera eraman ditu. Azkenengo urteetan legebiltzarkide bezala egindako lana batez ere lehenengo sektorean izan da, azpiegitura eta lurralde antolamenduarekin batera.
Zorionak Rafa! Zure asmo guztiak garatu ahal izatea opa dizugu.
Nabarmenak...
IRUN
2026/10/03
Berria
2026/10/01
Bergara
2026/09/23
Berria
2026/09/12
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



