Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk "euskal kooperatibismoarekiko konpromisoa" berretsi du
Eneko Goiak gogorarazi du PNVk lortu zuela Lagun Aroren pentsio eredu mistoa onartzea
Eneko Goia Eusko Alderdi Jeltzaleko Gipuzkoako hautagaia Arrasaten izan da gaur, eta bertan PNVk euskal kooperatibismoarekin duen konpromisoa azpimarratu du. “Gure eredu kooperatiboak oinarri sendoa eskaintzen digu etorkizuneko enpresa-erronkei aurre egiteko; horregatik, gure babes eta lankidetza osoa du ordezkaritza dugun erakunde guztietan, baita Madrilen ere”, adierazi du.
Euskal kooperatibismoaren sorlekuan, Goiak Jose Maria Arizmendiarrietaren ondarea gogoratu nahi izan du, hil zela 50 urte betetzen direnean, eta haren printzipioak eta balioak indarrean daudela. “Lorpen bat beti da, modu naturalean, borondateen batuketa bat. Lankidetza da gure indarrak biderkatzen dituen palanka ahaltsua”, zioen Arizmendiarrietak. “EAJ-PNVk partekatzen, aldarrikatzen eta defendatzen duen filosofia da, eta pertsonetan, lan partekatuan, lankidetzan eta komunitatearen eraikuntzan oinarritutako euskal eredu kooperatiboarekiko konpromisoa inspiratzen jarraitzen du”, nabarmendu du.
Konpromiso horren adibide gisa, Eneko Goiak adierazi du EAJk lortu zuela Lagun Aroren pentsio mistoen eredua onartzea: "Orain bi urte onartu zuen Ministroen Kontseiluak hori aitortzeko lege aldaketa, eta EAJ-PNVrekin egindako inbestidura akordioa betez egin zuen". "Horrela, legedian bere espezifikotasuna sartu zen, eta sistema mutualistaren jarraipena ziurtatu zen, arriskuan baitzegoen Espainiako Estatuaren azken arau-erreformen ondoren", azaldu du.
Eneko Goiak “pentsioen errebalorizazioa beharrezkoa eta ezinbestekoa” dela ere esan du. Horren ildotik, “EAJ-PNVk pentsioen erosteko ahalmenari eustea defendatu du, defendatzen du eta defendatuko du”. “Eta ez dira hitz hutsak”, gaineratu du, “EAJ izan zen, 2018an, % 0,25eko igoera horiekin amaitzea lortu zuena eta erreferentzia prezioen indizea izatea lortu zuena, pentsio baxuenak eta, bereziki, alarguntza-pentsioak kontuan hartuta”.
“Lan eta ahalegin bizitza batek erretiro duin eta lasaiaren saria izan behar du, pentsioak eskubide bat direlako”, amaitu du.
Nabarmenak...
Berria
2026/11/20
Berria
2026/11/19
Gipuzkoa
2026/11/16
ERRENTERIA
2026/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



