Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariako EAJ-PNVk Euzkadiko Gudontzidian aritutako getariar marinelak omenduko ditu urriaren 31n
Omenaldia 12:00etan egingo da Getariako portuan, Amabirjiñaren mollan, eta 1936ko gerran itsas defentsan parte hartu zuten 55 getariar gogoratuko dituzte.
Getariako EAJ-PNVk omenaldia antolatu du urriaren 31rako, larunbaterako, 1936ko gerran Euzkadiko Gudontzidian (Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi) aritutako getariar marinelak gogoratzeko. Ekitaldia 12:00etan izango da, Getariako portuan, Amabirjiñaren mollan.
1936ko gerraren testuinguruan, Getariako hainbat marinelek Euzkadiko Gudontzidian zerbitzatu zuten, arrantzan eta itsasoan eskuratutako esperientzia Euskadiko itsas defentsaren zerbitzura jarriz. Haien jarduna Getariako itsas historiaren parte da, baita herriaren memoria kolektiboarena ere.
Orain arte bildutako dokumentazioaren eta informazioaren arabera, 55 getariar identifikatu dituzte Euzkadiko Gudontzidian izandako parte-hartzeari lotuta. Marinel horiek hainbat ontzitan aritu ziren, besteak beste, Nabarra, Gipuzkoa, Bizkaia, Jaimin, Rafael Cantos, Goizeko-Izarra, Iparreko-Izarra, Araba eta Mourisca ontzietan.
Euzkadiko Gudontzidian aritutako getariarrak
- Meltxor Albizu Indo
- Casimiro Alkorta Isasti
- Jose Maria Aranguren Iñarra
- Manuel Aranguren Iñarra
- Jose Maria Aranguren Ondarra
- Anselmo Arregi Uzin
- Urbano Arregi Uzin
- Juan Azkue Ibarbia
- Jose Domingo Azkue Uzin
- Luciano Azkue Uzin
- Pedro Azkue Uzin
- Antonio Azpeitia Ibarbia
- Marcelino Basterretxea Larrañaga
- Antonio Jesus Basurto Furundarena
- Bonifacio Berasaluce
- Gregorio Berasaluze Egaña
- Isidro Berasaluze Egaña
- Juan Burgaña Etxebarria
- Enrique Darkistade Garai
- Enrique Darpon Mitxelena
- Emilio De la Hoz Kintana
- Eugenio Pedro De la Hoz Kintana (Periko)
- Jose Manuel Errazkin Aizpuru
- Luis Esnal Agote
- Agustin Furundarena Agirrebengoa
- Eusebio Garmendia Lazkano
- Jose Ibarbia Subiñas
- Jose Miguel Iñarra Esnal
- Francisco Iribar Zulaika
- Silvestre Iribar Zulaika
- Antonio Ituarte Etxebarria
- Jose Ituarte Etxebarria
- Atanasio Kamio Uzin
- Francisco Kamio Uzin
- Tomas Kamio Uzin
- Gerardo Kerejeta Agote
- Nikasio Kerejeta Agote
- Ignacio Maria Larrañaga Azpeitia
- Jose Larrañaga Azpeitia
- Julian Lekube Burgaña
- Ignacio Lekube Goenaga
- Pedro Lete Correa
- Enrique Manterola Agote
- Manuel Mendizabal Alberdi
- Jose Agustin Olaskoaga Zubimendi
- Jose Maria Olaskoaga Zubimendi
- Victoriano Sustaeta Azkarraga
- Andres Sustaeta Urkidi
- Jose Domingo Uranga Olaskoaga
- Bienvenido Urkidi Arrieta
- Jose Urresti Andonegi
- Jose Domingo Uzin Alkorta
- Prudencio Uzin Alkorta
- Jose Domingo Uzin Berasaluze
- Salvador Uzin Berasaluze
Oroimena berreskuratu eta belaunaldi berriei transmititzeko omenaldia
Ekitaldiaren bidez, Getariako EAJ-PNVk marinel haien izenak eta oroimena berreskuratu, familiei aitortza egin eta historiaren pasarte hori belaunaldi berriei ezagutarazi nahi die.
Omenaldiaren barruan, oroigarri-plaka bat ezarriko da, «Itsasoan ere askatasunaren alde» lelopean, 1936tik 1937ra Euzkadiko Gudontzidian zerbitzatu zuten Getariako eta inguruko arrantzale eta itsasgizonen omenez.
Getariako EAJ-PNVk gonbidapen berezia luzatzen die marinelen senideei, haien arbasoen oroimena bizirik mantendu duten familiei aitortza egiteko asmoz. Era berean, herritar guztiei dei egiten die omenaldian parte hartzera, gure herriko historiaren parte diren itsasgizon haien konpromisoa eta ekarpena elkarrekin gogoratzeko.
Omenaldi honen helburua ez da soilik iragana gogoratzea, baizik eta itsasgizon haien izenak, ausardia eta askatasunaren alde egindako ekarpena herriaren memoria kolektiboan bizirik mantentzea, belaunaldi berriek ere haien historia ezagutu dezaten.
Ekitaldiaren xehetasunak:
- Eguna: 2026ko urriaren 31, larunbata
- Ordua: 12:00
- Lekua: Getariako portua, Amabirjiñaren molla
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/10/14
IRUN
2026/10/03
Berria
2026/10/01
Bergara
2026/09/23
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



