Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/10/28

Zestoako EAJ-PNVk Arroaerrekako autobus geltokiko segurtasuna hobetzeko irtenbidea desblokeatu du, EH Bilduren ia bi urteko geldialdiaren ostean

El grupo jeltzale ha impulsado, junto a la Diputación Foral de Gipuzkoa, una solución que permitirá acceder de forma segura a la parada en dirección a Zumaia, después de que las reivindicaciones vecinales no obtuvieran respuesta del Gobierno Municipal de EH Bildu.
Zestoako EAJ-PNVk Arroaerrekako autobus geltokiko segurtasuna hobetzeko irtenbidea desblokeatu du, EH Bilduren ia bi urteko geldialdiaren ostean

Zestoako EAJ-PNVren udal taldeak Arroaerrekako autobus geltokira, Zumaiarako noranzkoan, modu seguruan iristeko irtenbidea bultzatzea lortu du. Horrela, duela ia bi urte auzotarrek Udalari helarazitako eskaerari erantzuna eman zaio. Denbora horretan guztian EH Bilduren Udal Gobernuak konponbiderik eman ez duenez, talde jeltzaleak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako gestioei esker, dagoen bidegorria aprobetxatuz sarbide seguru bat egokitzea eta ibilbidean argiteria jartzea aurreikusi da.

Orain arte, Arroaerrekako bizilagunek errepidea gurutzatu behar izan dute Zumaiarako autobusa hartzeko, horrek dakartzan arriskuekin. Udalak duela ia bi urtetik ezagutzen duen egoera da, baina, EAJ-PNVk salatu duenez, konpondu gabe jarraitu du Udal Gobernuaren ekimen faltaren ondorioz.

“Zaila da ulertzea EH Bilduk ia bi urte pasatzen utzi izana gure bizilagunen segurtasunari zuzenean eragiten dion arazo bati irtenbiderik eman gabe. Ez gara aparteko eskaera batez ari, garraio publikora modu seguruan iritsi ahal izatea bezain oinarrizkoa den zerbaitez baizik. Udal Gobernua geldirik zegoen bitartean, arazoak bere horretan jarraitzen zuen”, adierazi du Garikoitz Mendizabal Zestoako EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaileak.

Erantzunik ezaren aurrean, auzotarrek sinadura bilketa bat bultzatu zuten eta talde jeltzaleari laguntza eskatu zioten. EAJ-PNVk bizilagunen kezka jaso eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lanean hasi zen, irtenbide bideragarri bat bilatzeko. Egindako gestioen ondorioz, auzotik autobus geltokiraino doan sarbide bat egokitzea planteatu da, dagoen bidegorriaren trazadura aprobetxatuz. Horrez gain, ibilbidean argiteria jartzea ere aurreikusi da, joan-etorriak seguruagoak izan daitezen.

EAJ-PNVren ustez, kasu honek agerian uzten du herritarren eguneroko arazoen aurrean geldirik geratzearen eta irtenbideak bilatzeko ekimena hartzearen arteko aldea. Talde jeltzalearen iritziz, EH Bilduren erantzun faltak beharrezkoa zen hobekuntza bat denbora gehiegiz blokeatuta mantendu du Arroaerrekan.

“Zestoak ezin du geldialdian eta erantzun faltan oinarritutako udal kudeaketarik onartu. Bizilagunek arazo bat mahai gainean jartzen dutenean, beren ordezkariengandik espero dutena inplikazioa eta konponbideak bilatzeko borondatea da. Kasu honetan, EH Bilduk ez du erreakzionatu, eta EAJ-PNVk hartu behar izan du ekimena, Foru Aldundiarekin elkarlanean egoera desblokeatzeko”, azpimarratu du Mendizabalek.

EAJ-PNVk positiboki baloratu du auzotarren aldarrikapen honek azkenean aurreikusitako irtenbide bat izatea, eta erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu du, bereziki segurtasuna eta mugikortasuna bezalako funtsezko gaiak jokoan daudenean.

“Aldea kudeaketan dago. EH Bilduren aldetik ia bi urtez aurrerapausorik izan ez den bitartean, EAJ-PNVk auzotarrak entzun ditu, beharrezko ateak jo ditu eta irtenbide zehatz bat lortzeko lan egin du. Horixe da Zestoak behar duen konpromisoa: geldialdi gutxiago eta herritarren benetako arazoei erantzun gehiago”, amaitu du Mendizabalek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...