Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/10/21

Hondarribiko EAJ-PNVk autobus zerbitzua hobetzeko premiazko neurriak eskatu ditu, erabiltzaileen beharrei erantzuteko

Talde jeltzaleak maiztasunak eta ordutegiak hobetzea eskatu du, bereziki langile eta ikasleen beharrei erantzuteko, eta Udalari galdetu dio ea Osoko Bilkuran onartutako eskaera Mugikortasun Sailera bidali duen.
Hondarribiko EAJ-PNVk autobus zerbitzua hobetzeko premiazko neurriak eskatu ditu, erabiltzaileen beharrei erantzuteko

EAJ-PNVk gogorarazi du 2024an ohartarazi zuela Mugikortasun Saila prestatzen ari zen zerbitzuaren berrantolaketak arazoak sor zitzakeela.

Hondarribiko EAJ-PNVk irtenbideak eskatu ditu urriaren 1ean indarrean sartu zen Lurraldebuseko emakida berriaren ondorioz sortzen ari diren zailtasunen aurrean. Talde jeltzalearen ustez, lehentasunezkoa da erabiltzaileen kexei erantzutea, bereziki egunero lanera edo ikastetxeetara joateko garraio publikoaren beharra duten pertsonenei.

Iraileko Osoko Bilkuran, EAJ-PNVk berriro eskatu zuen Donostira autobidetik doan autobus zuzenaren maiztasuna ez murriztea eta Hondarribia eta Irun arteko lotura mantentzea. Horrez gain, EH Bildurekin batera, zerbitzuan hobekuntzak eskatzeko mozioa bultzatu zuen.

Egoera horren aurrean, talde jeltzaleak galdera zuzena egin dio udal-gobernuari: Udalak bidali al dio dagoeneko Mugikortasun Sailari Osoko Bilkuran onartutako eskaera?

EAJ-PNVk alkateak egoera honen aurrean izandako jarrera publikoa ere jarri du auzitan. Zerbitzuaren aldaketak aurkeztu zirenean, alkatea Mugikortasuneko diputatuarekin batera agertu zen, Hondarribiarentzat albiste positibo gisa aurkezten. «Erabiltzaileak izaten ari diren zailtasunak ikusita, galdera bat sortzen da: zer ari zen ospatzen alkatea argazki haietan?», adierazi du talde jeltzaleak.

EAJ-PNVk Donostira doan autobus zuzenaren maiztasuna hobetzea eta unibertsitatera joaten direnentzat ibilbide eta ordutegi egokiak berreskuratzea eskatu du. Era berean, barne-lanean ari da irtenbideak bilatzen laguntzeko eta erabiltzaileen beharrei behar bezala erantzun ez dieten berrantolaketaren alderdiak zuzentzeko.

Garraio publikoa pertsonen bizimodura egokitu behar da, eta ez alderantziz. Horregatik, talde jeltzaleak azpimarratu du beharrezkoa dela langileek, ikasleek eta herritar guztiek eguneroko joan-etorriak berme osoz egin ahal izateko ordutegiak eta maiztasunak bermatzea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...