Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lazkaok udal zerga nagusiak izoztuko ditu 2027an, eta tasen igoera orokorra % 2,9ra mugatuko du
Udalak bere horretan mantenduko ditu OHZ, JEZ, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga eta ur horniduraren nahiz estolderiaren tasak. Zabor bilketaren eta kiroldegiko zerbitzuen tasek, berriz, igoera bereziak izango dituzte.
Lazkaoko Udalak 2027rako ordenantza fiskalak onartu ditu, herritarren zama ekonomikoa arintzeko eta zerbitzu publikoen kalitatea eta iraunkortasuna bermatzeko helburuarekin. Erabakiaren arabera, udal zerga nagusiak izoztuta mantenduko dira, tasa eta tarifa gehienak KPIaren azpitik eguneratuko dira, eta familiei zuzendutako laguntza sistemari eutsiko zaio.
Hala, Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (OHZ), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergak (JEZ) eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergak 2026ko zerga tasak eta tarifak mantenduko dituzte. Ur horniduraren eta estolderiaren tasak ere bere horretan geratuko dira, egindako aurreikuspen ekonomikoek zerbitzu horien oreka bermatzea ahalbidetzen baitute.
Gainerako udal tasa eta tarifei dagokienez, eguneraketa orokorra % 2,9koa izango da, % 4,3ko KPIaren azpitik. Neurri horren bidez, Udalak igoerek familien ekonomian eta herriko jarduera ekonomikoan duten eragina mugatu nahi du, udal zerbitzuak eskaintzeko eta hobetzeko behar diren baliabideei eutsiz.
Hala ere, zerbitzu batzuetan bestelako igoerak ezarriko dira. Etxeko hondakinen bilketaren tasa % 3,9 igoko da, eta zabor bilketaren tasen batez besteko igoera % 4,1ekoa izango da. Aldaketa horiek hondakinen arloko araudiak zerbitzua finantzatzeko ezarritako eskakizunei eta Sasietak iragarritako kostuen igoerari erantzuten diete. Bestalde, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko sarrerak, bazkidetzak eta ikastaroak % 5 garestituko dira. Ordenantza fiskalek hilerriko zerbitzuen tasak egokitzea eta ludotekako tarifa eguneratzea ere jasotzen dute.
Familien egoera desberdinak kontuan hartzen dituzten udal laguntzak
Gizarte arloan, Udalak laguntza sistemari eutsi eta hura eguneratuko du, lanbide arteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartuta. Familia ugariez gain, guraso bakarreko familiak eta titularra etxeko indarkeriaren edo genero indarkeriaren biktima duten familiak ere hartuko dira kontuan. Azken bi kasu horietan, laguntzen taulan familiako kide bat gehiago zenbatuko da.
Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak nabarmendu du garrantzitsua dela tasa orokorren igoera KPIaren azpitik mantentzea, familien zama ekonomikoa arintzeko. Udal gobernu taldeak, berriz, azpimarratu du neurri horiek kudeaketa arduratsu eta zuhurraren emaitza direla, udal zerbitzuak mantentzea eta hobetzea helburu hartuta.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/10/14
IRUN
2026/10/03
Berria
2026/10/01
Bergara
2026/09/23
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



