Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Soraluzeko EAJ-PNVk udal zerbitzuak bermatzeko beharrezkoak diren ordenantza fiskalak onartzea erraztu du
ker Aldazabalek erantzukizunean, elkarrizketan eta proposamenetan oinarritutako politika egiteko modua defendatu du, Soraluzeren beharrei erantzuteko.
Talde jeltzalea abstenitu egin da 2027ko ordenantza fiskalen onarpenean, Udalaren egonkortasun ekonomikoa bermatzeko eta herritarrekiko konpromisoari eusteko.
EAJ-PNV Soraluze udal taldeak jarrera arduratsua eta eraikitzailea izan du 2027ko ordenantza fiskalen inguruko eztabaidan, eta horien onarpenerako egindako udal osoko bilkuran abstenitzea erabaki du. Talde jeltzaleak uste du ordenantza fiskalak funtsezko tresna direla udalaren beharrezko diru-sarrerak bermatzeko eta, horrela, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoen finantzaketa ziurtatzeko.
EAJ-PNV Soraluzeko udal taldeko bozeramaile Iker Aldazabalek adierazi duenez, ordenantza fiskalak “ezin dira modu isolatuan aztertu, Udalaren errealitate ekonomiko osoaren barruan baizik, betiere finantza-iraunkortasuna eta soraluzetarren esku dauden zerbitzu publikoen kalitatea kontuan hartuta”.
Aldazabalek azaldu duenez, EAJ-PNVren bozketaren zentzua erantzukizun instituzionalean oinarritutako politika ulertzeko modu bati erantzuten dio: “Gure abstentzioa erabaki arduratsu batean oinarritzen da, Udalaren eguneroko funtzionamendurako beharrezkoak diren baliabideak oztopatu ez daitezen eta kale-garbiketa, kale eta parkeen mantentze-lanak, kirol zerbitzuak, gizarte zerbitzuak, jaiak edo aisialdiko jarduerak bezalako zerbitzu garrantzitsuak bermatu ahal izateko”.
Bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du legegintzaldi honetan EAJ-PNVk ez duela oztoporik jarri 2025eko, 2026ko eta 2027ko ordenantza fiskalak onartzeko, oposizioan egon arren.
EAJ-PNV Soraluzetik nabarmendu dute euren konpromisoa udal batzordeetan modu aktiboan parte hartzen jarraitzea dela, ekarpenak eta proposamenak helaraziz udalerriaren beharrei erantzuteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. “Oposizio erabilgarri, gertuko eta arduratsu batetik lanean jarraituko dugu, Udalaren egonkortasun ekonomikoa defendatuz eta Soraluze aurrera egiteko eta bere zerbitzu publikoak hobetzen jarraitzeko ideiak proposatuz”, amaitu du Iker Aldazabalek.
Nabarmenak...
Berria
2026/10/01
Bergara
2026/09/23
Berria
2026/09/12
EBB
2026/08/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS




