Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Ordiziak ezin du utzita eta zaindu gabe jarraitu”: EAJ-PNVk Bizikidetza Ordenantzaren inguruko aurrerapausoak eskatu ditu, 2024.urtetik geldirik daudelako
“EH Bilduk geldiarazi egin du bizikidetza eta espazio publikoaren zaintza hobetzeko beharrezkoa den ekimen bat. Ordiziak gure herria zaintzen lagunduko duen ordenantza bat behar du, asko falta baitzaio, eta herritarren egunerokoa hobetzeko”, adierazi du Joseba Aranburu EAJ-PNVren bozeramaileak.
Ordiziako EAJ-PNVk udal gobernuak Bizikidetza Ordenantza berri bat prestatzeko lanean izan duen aurrerapen falta salatu du. Duela 2 urte talde jeltzaleak tresna hori sustatzeko eta udalerriaren hainbat beharrei erantzuteko proposamena aurkeztu zuenetik, ez dela urrats esanguratsurik eman adierazi du.
EAJ-PNVren ekimenaren helburua indarrean dagoen araudia eguneratu eta bateratzea zen, herritarren egunerokoan zuzenean eragiten duten hainbat alderdi hobetzeko: espazio publikoaren zaintza, garbitasuna, zarata, mugikortasuna, hondakinen kudeaketa, animaliekiko bizikidetza edo jarrera desegokiak prebenitzea, besteak beste.
Hala ere, talde jeltzaleak deitoratu du 2 urte igaro ondoren EH Bilduren Udal Gobernuak ez duela aurrera egiteko beharrezko urratsik eman, ezta Ordiziarentzat beharrezkotzat jotzen duten ordenantza hau garatzeko egutegi argirik aurkeztu ere.
“Duela 2 urte proposamena egin genuen, eta bederatzi hilabete berriro ere, Ordiziak bizikidetza hobetzeko eta herritarren egunerokoan eragina duten egoerei erantzuteko tresna eguneratu bat behar zuela uste genuelako. Ordutik, ez dugu benetako aurrerapenik ikusi, ezta lan hori bultzatzeko borondate argirik ere”, adierazi du Joseba Aranburuk, Ordiziako EAJ-PNVren bozeramaileak.
Talde jeltzalearen ustez, gobernatzea arazoei aurrea hartzea eta konponbideak eskaintzea ere bada. Ildo horretan, EH Bilduren Udal Gobernuari leporatu dio elkarrizketa, plangintza eta konpromisoa behar duen gai baten aurrean geldirik egotea.
“Kezkagarriena ez da soilik ordenantza oraindik amaitu gabe egotea; kezkatzen gaituena da ez dugula ikusten abian den prozesurik, ezta bide-orririk ere. Ordiziak jarduten duen, entzuten duen eta herritarren arteko bizikidetza hobetzeko neurriak bultzatzeko gai den Udala behar du”, gaineratu du Aranburuk.
EAJ-PNV Ordiziak udal gobernuari eskatu dio ekimen hau aktibatzeko, lan-egutegi bat ezartzeko eta herritarren parte-hartzea bermatuko duen prozesu bat zabaltzeko. Helburua udalerriaren egungo beharretara egokitutako, erabilgarria eta adostua izango den ordenantza bat lortzea da.
“Bizikidetza arauak ez dira helburu bat bere horretan, gure herria zaintzeko, behar duen bezala, partekatutako espazioak babesteko eta pertsona guztiek Ordizia zainduago batez gozatzeko tresna baizik”, amaitu du talde jeltzaleak.
Nabarmenak...
IRUN
2026/10/03
Berria
2026/10/01
Bergara
2026/09/23
Berria
2026/09/12
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS




