Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Goierriko EAJ-PNVk gure kirol selekzioen etorkizunari buruzko solasaldia antolatu du Ormaiztegin
Hizlaria Gorka Iturriaga izango da, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. Ekitaldia datorren urriaren 6an egingo da, 19:00etan, Ormaiztegiko Kultur Etxean.
Goierriko EAJ-PNVk “Gure selekzioen etorkizuna” izenburuko hitzaldi-solasaldia Ormaiztegin egingo duela iragartzen du. Gai honetan interesa duen edonorentzat irekia izango den ekitaldia urriaren 6an, asteartean, egingo da, 19:00etan, Ormaiztegiko Kultur Etxean. Hizlaria Gorka Iturriaga izango da, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria.
Kirola bizitza pertsonalaren eta sozialaren dimentsio garrantzitsu bat da, eta Euskadin, bereziki Goierrin, sustrai sendoak ditu. Kirola eta jarduera fisikoa funtsezko faktoreak dira osasunerako, ekonomiarako, gizartearen garapen positiborako eta gizarte- zein nazio-kohesiorako. EAJ-PNVk kirolaren kudeaketa jasangarriaren alde egiten du, hiru lehentasunekin: osasun-, prestakuntza- eta egokitzapen-mailak hobetzea, erakundeen arteko koordinazioa indartzea eta kirol-subiranotasunean aurrera egitea.
Euskadin 4.300 kirol-erakunde eta klub baino gehiago ditugu, 196 euskal eta lurralde-federazio, %3 inguruko zuzeneko BPGa, euskal gizartearen %10 gainditzen duen parte-hartzea eskola-kirolean eta kirol federatuan, 244.000 kirol-lizentzia, aitortutako 267 kirol-diziplina, eta nazioarteko 50 lehiaketa edo kirol-ekitaldi inguru urtero; horrez gain, kirolari lotutako ekipamendu eta zerbitzu ugari ditugu.
Testuinguru orokor horretan, nazioartean ordezkatuko gaituzten euskal kirol selekzioak izatea babes sozial oso zabala duen nahia da. Ezagunak dira pilotan, sokatiran edo surfean jada gertatzen dena gainerako kirol-diziplinetara zabaltzea eragozten duten oztopoak eta betoak.
“Gure selekzioak juridikoki bideraezinak dira” diotenek ahaztu egiten dute nazioarteko erakundeek ez dituztela estatuak afiliatzen, federazioak baizik. Eskoziak, Galesek, Faroe Uharteek eta dagoeneko aitortuta dauden gure selekzioek hori frogatzen dute. EAJ-PNVren apustua argia da: “Nazio bat, selekzio bat”. Kirol-diplomaziako estrategia adimentsua garatu behar dugu gure selekzioen aitortzan aurrera egiteko eta nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko.
Hitzaldi-solasaldi honek gure selekzioen aurrekariak, egungo egoera eta etorkizuneko perspektibak ezagutzeko aukera eskainiko du. Hitzordua paregabea euskal erakundeen diagnostikoa eta estrategia ezagutzeko, baita gaur egungo eta etorkizuneko aukerak aztertzeko ere.
Ekimen honek jarraipena ematen dio EAJ-PNVk Gipuzkoako herri txikietan garatu nahi duen intereseko ekitaldi tematiko eta sektorialen programari. Orain arte, hainbat gairi buruzko hitzaldi-solasaldiak egin dira Ibarran, Berastegin, Ikaztegietan, Leintz-Gatzagan, Larraulen eta Altzagan, eta beste proposamen batzuk etorriko dira ondoren.
EAJ-PNVren helburua bikoitza da ekimen hauekin. Batetik, intereseko eta gaurkotasuneko gaiei buruzko zuzeneko informazioa gizarteari hurbiltzea. Bestetik, herritarren parte-hartzea errazteko baldintzak sortzea.
Elkarrizketa eta entzutea funtsezkoak dira politika publikoen garapenean. Era berean, funtsezkoa da era guztietako gizarte-eragileekin adostasuna bilatzea. Auzolana gure gizartearen aurrerabiderako funtsezko faktorea da. Uste sendo horien esparruan planteatzen da ekitaldi honen antolaketa.
Nabarmenak...
Bergara
2026/09/23
Berria
2026/09/12
EBB
2026/08/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS




