Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk irmotasun osoz gaitzetsi du Arrasaten ertzain batek jasandako erasoa
Udal talde jeltzaleak iraileko Osoko Bilkurara Euskal Poliziari babesa adierazteko mozioa eramango duela iragarri du, haren lana aitortzeko eta Arrasaten bizikidetzaren eta segurtasunaren aldeko konpromisoa berresteko.
Arrasateko EAJ-PNVk irmotasun osoz gaitzetsi du abuztuaren 8ko larunbat goizaldean, udalerriko ostalaritza-establezimendu batean, zerbitzuz kanpo zegoen Ertzaintzako agente batek jasandako erasoa.
Ezagutarazi den informazioaren arabera, agentea bi emakumeren arteko liskar batean bitartekari lanak egiten saiatu zen eta, ertzain gisa identifikatu ondoren, pertsona talde batek eraso egin zion. Jasotako kolpeen ondorioz, osasun-zentro batean artatu behar izan zuten.
Arrasateko EAJ-PNVk gertakariak larriak eta onartezinak direla adierazi du, eta erasoa jasan duen agenteari babesa eta elkartasuna helarazi dio, lehenbailehen osatzea opa izatearekin batera.
Talde jeltzaleak azpimarratu du edozein eraso argi eta ñabardurarik gabe gaitzetsi behar dela. Indarkeria ezin da normalizatu, eta ez du inolako justifikaziorik.
Arrasateko EAJ-PNVren ustez, ezinbestekoa da udalerrian bizikidetza, errespetua eta segurtasuna bermatzea, eta edozein jokabide bortitzen aurrean erantzun irmoa defendatzen du.
Testuinguru horretan, udal talde jeltzaleak iragarri du iraileko Osoko Bilkurara Euskal Poliziari babesa adierazteko mozioa eramango duela, haren lana aitortzeko eta Arrasaten bizikidetzaren eta segurtasunaren aldeko konpromisoa indartzeko.
Arrasateko EAJ-PNVk indarkeria mota oro gaitzesten duela berresten du, baita errespetuan eta segurtasunean oinarritutako bizikidetzaren aldeko konpromisoa ere.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/07/31
DONOSTIA
2026/07/29
Urnieta
2026/07/03
Zarautz
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



