Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/08/07

EAJ-PNVk Eibarko ikastetxeen birnaturalizazioa bultzatu du

Sansaburu, San Andres eta Arrateko Andra Mari dira uda honetan naturarekin bat egiten ari diren ikastetxeak
 EAJ-PNVk Eibarko ikastetxeen birnaturalizazioa bultzatu du

Eibarko ikastetxeetara natura hurbiltzeko, atsedeneta jolaserako gune atseginagoak sortzeko eta beroari aurre egiteko babes klimatikoak eskaintzekohelburuarekin, EAJ-PNVren ardurapean daudenIngurumen eta Gazteria arloek udalerriko eskola-patioak eraldatzen jarraitzen dute. Uda honetanSansaburu, San Andres eta Arrateko Andra Mari ikastetxeetan ari dira lanak egiten, ikasturte berriahasi aurretik amaituta egon daitezen.

"Eskola-patioak naturarekin lotura handiagoa duten, atseginagoak eta osasungarriagoak diren espaziobihurtzea, eta aldi berean haur eta nerabeenganingurumenarekiko interesa piztea, Udaletik hainbatproiektu, tailer, ikastaro eta kanpainaren bidezbultzatzen ari garen lan-ildoetako bat da", adierazi du Eva Juez Garmendiak, Ingurumen zinegotziak.

50.000 eurotik 120.000 eurotik gorako inbertsioekin, horien % 60 dirulaguntzekin egina izango da, eta zazpi eta hamaika aste bitarteko obra-epeekin, eskola-patioen naturalizazioak erritmo onean egitendu aurrera, eta hezkuntza-komunitatearentzatespazio erosoagoak, jasangarriagoak eta inklusiboagoak eskainiko ditu.

Era berean, Ingurumen Arloak eraikin publikoetanautokontsumorako eguzki-plaka fotovoltaikoakjartzen jarraitzen du, horien artean hainbatikastetxetan ere. Horren adibide dira Arrateko Andra Mari Haurreskolan eta Unbeko kiroldegianinstalatutako eguzki-plakak, energia-kontsumoa eta emisioak murrizten laguntzen dutenak.

"Garrantzitsua da haurrek eta nerabeek naturarekinlotura estuagoa duten jolas, aisialdi eta bizikidetzaguneak izatea. Gure lehentasuna da hiriko eskola-patioak eta haur-parkeak hobetzen jarraitzea, berdegune gehiago eta haurren garapena eta ongizatea sustatuko dituzten jolas-elementuberritzaileak eskainiz", azaldu du Jon Pérez Illanak, Gazteria zinegotziak.

EAJ-PNVren ustez, eskola-inguruneennaturalizazioan aurrera egitea bizi-kalitatean, jasangarritasunean eta ingurumen-hezkuntzaninbertitzea da. "Nahi dugu haurrek eta nerabeekespazio inklusibo, seguru, hezitzaile eta naturarekinlotutakoak izan ditzaten; izan ere, espazio horiekzaintzea haien egungo ongizatea eta gure hiriarenetorkizuna zaintzea ere bada."

EAJ-PNVrentzat lehentasunezkoa da espaziopublikoen eta, bereziki, hezkuntza-zentroennaturalizazioan aurrera egitea. Jeltzaleek berdegunegehiago dituen, naturarekiko adeitsuagoa eta inklusiboagoa den hiri-eredua defendatzen dute, non espazio publikoak ongizatea, bizikidetza eta ingurumen-hezkuntza sustatzen dituen. "Eibar pertsonengan pentsatutako hiria izaten jarraitzeanahi dugu; bere ingurunea zainduko duen hiria, eta belaunaldi berriei naturarekin harreman zuzenaizango duten kalitatezko espazioak eskainikodizkiena, bertan ikasi, jolastu eta hazteko aukeraizan dezaten", ondorioztatu dute jeltzaleek.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...