Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/07/23

Getariako EAJ-PNVk Santanapen hobekuntza integrala lehenestearen alde egin du

Jeltzaleen ustez, espaloia zabaltzea, pasealekua berritzea eta espazioaren irisgarritasuna hobetzea ezinbesteko jarduketak dira herritarren segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.
Getariako EAJ-PNVk Santanapen hobekuntza integrala lehenestearen alde egin du

Getariako EAJ-PNVk uste du Santanape, herriko lehentasunezko jarduketetako bat izan behar dela. Gune horretan espaloia zabaltzea funtsezkoa da oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta herritarrek zein bisitariek egunero erabiltzen duten ibilbidean erosotasun eta irisgarritasun handiagoa eskaintzeko.

Jeltzaleen esanetan, gaur egungo egoerak ez du behar bezala erantzuten oinezkoek dituzten beharrei. Espaloiaren zabalera eskasak zaildu egiten du pertsonak segurtasunez igarotzea, bereziki mugikortasun urriko pertsonentzat, haurren orgak daramatzaten familientzat edo pertsona nagusientzat. Horri gehitu behar zaio pasealekuak berak berritze-lanak behar dituela, eta bertako banku askok ere hobekuntzak behar dituztela.

EAJ-PNVren ustez, Santanape Getariako espazio esanguratsuenetako bat da, eta, horregatik, ez luke bigarren mailako kontua izan behar. Herritar askok egunero erabiltzen duten gunea izanik, segurtasuna, irisgarritasuna eta espazio publikoaren kalitatea bermatuko dituen esku-hartze integrala behar du.

Horregatik, EAJ-PNVk defendatzen du espaloia zabaltzea izan behar dela jarduketaren ardatz nagusia, baina baita pasealekua berritzea, altzari urbanoak eguneratzea eta ingurunea txukunagoa, atseginagoa eta erabilgarriagoa bihurtzea ere. Alderdi jeltzalearen iritziz, Getariak pertsonak erdigunean jarriko dituzten espazio publiko seguruak, zainduak eta etorkizunera begira diseinatuak behar ditu, eta Santanape norabide horretan aurrera egiteko aukera ezin hobea da.

 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...