Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Urola Kostako zabor bilketaren “egoera jasanezina” salatu du
Jeltzaleek salatu dute kontratua iraungita dagoela, lizitazio berria martxan jarri gabe dagoela eta zerbitzuaren gainbehera kalean nabarmena dela
EAJ-PNVk Urola Kostako zabor bilketa zerbitzuaren egoera jasanezina salatu du. Jeltzaleen arabera, Mankomunitateko hondakin bilketaren kontratua iraungita dago, haren luzapena ere agortuta, eta lizitazio berria oraindik martxan jarri gabe dago.
Bien bitartean, zerbitzuaren gainbehera kalean bertan ikusten da: edukiontziak gainezka, usain txarrak, zikinkeria, arratoiak inguruan eta bilketa-kamioiak lixibiatuak galtzen.
EAJ-PNVren ustez, egoera honek agerian uzten du zabor bilketa zerbitzuaren kudeaketan eta jarraipenean hutsune larriak daudela. “Ez dugu jasotzen kobratzen diguten zerbitzua. Urola Kostako herritarrek zabor bilketa garbia, segurua eta ondo kontrolatua merezi dute”, adierazi dute.
Jeltzaleek nabarmendu dute arazoa ez dela udalerri bakar batera mugatzen. Azken hilabeteetan antzeko kexak eta salaketak izan dira Getarian, Zumaian, Orion eta Zarautzen, garbitasunaren, edukiontzien egoeraren, usain txarren eta mantentze faltaren inguruan.
Horregatik, EAJ-PNVk eskaera argia egin du: Urola Kostako Mankomunitateak berehala azal dezala zergatik ari den zabor bilketa zerbitzua kontratua iraungita ematen, lizitazio berria abian jar dezala eta zerbitzua hobetzeko premiazko neurri-plana aurkez dezala.
“Zabor bilketa oinarrizko zerbitzu publikoa da. Ezin da onartu kontratua iraungita egotea, lizitazio berria atzeratzea eta, aldi berean, zerbitzuak okerrera egiten jarraitzea. Gardentasuna, erantzukizuna eta berehalako neurriak behar dira”, azpimarratu du EAJ-PNVk.
Nabarmenak...
Urnieta
2026/07/03
Zarautz
2026/06/30
Oarsoaldea
2026/06/24
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



