Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk gardentasun falta salatu eta azalpenak eskatu ditu Ikastolako 2 urteko gelaren inguruan sortutako egoeraren aurrean
“Herritarrek gardentasuna, informazio argia eta erantzukizun instituzionala merezi dituzte. Horregatik, beharrezko azalpen guztiak eskatzen jarraituko dugu”
EAJ-PNV udal taldeak ekainak 24ko osoko bilkuran galdera eta eskaera sorta bat egin zituen Ikastolako 2 urteko gelaren egoeraren eta Elizalde ikastetxearen 50. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldiaren inguruan.
Ikastolako 2 urteko gelaren kasuan, Janire Mitxelena EAJ-PNVko bozeramaileak adierazi zuenez, “2 urteko gelaren plangintza Hezkuntza Sailaren eskumena da, baina beharrezko baimenak eta udalaren esku dauden izapide administratiboak Udalaren ardura dira”.
Hori dela eta, EAJ-PNVk galdetu zuen zergatik ez diren tramite horiek garaiz egin, zergatik itxaron den azken unera arte eta ea gaur egungo egoera saihestu zitekeen udalaren esku zeuden izapideak garaiz eta modu egokian egin izan balira.
“Gaur badakigu Elizaldek datorren ikasturtean 2 urteko gela izango duela, baina Ikastolak ez duela halakorik planifikatuta. Familiek erantzun argiak eta gardentasuna merezi dituzte”, adierazi du Mitxelenak.
Era berean, EAJ-PNVk kezka agertu zuen erantzunean aipatzen den aurrekontu-zuzkiduraren inguruan, izan ere, aurreikuspen faltaren edo kudeaketa berantiarraren ondorioz udal baliabide ekonomikoak erabili beharko balira, kostua azken batean oiartzuarren gain eroriko litzatekeela uste du.
Bestalde, EAJ-PNVk azalpenak eskatu zituen Elizalde ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko egin den ekitaldiaren inguruan. Udal taldeak ez zuen gonbidapenik jaso eta deigarria iruditu zaio Hezkuntza Sailaren ordezkaririk ere ez egotea. Horregatik, EAJ-PNVk jakin nahi du nork antolatu zuen ekitaldia, nork kudeatu zituen gonbidapenak eta zein irizpide erabili ziren gonbidapenak egiteko.
“Herritarrek gardentasuna, informazio argia eta erantzukizun instituzionala merezi dituzte. Horregatik, beharrezko azalpen guztiak eskatzen jarraituko dugu”, amaitu du Janire Mitxelenak.
Nabarmenak...
Urnieta
2026/07/03
Zarautz
2026/06/30
Oarsoaldea
2026/06/24
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



