Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Orioko EAJ-PNVk hondakin organikoaren edukiontzien egoera “jasanezina” dela ohartarazi du eta garbiketa neurri urgenteak eskatu ditu
EAJ-PNVk hondakin organikoen bilketa zerbitzuaren mantentze falta salatu du eta Mankomunitateari eskatu dio berehala jarduteko osasunean, bizikidetzan eta udalerriaren irudian duen eraginaren aurrean.
Orioko EAJ-PNV udal taldeak hurrengo Hirigintza Batzordean hondakin organikoen edukiontzien egoeraren inguruan sortzen ari den egoera aztertzea eskatu du. Izan ere, jeltzaleen iritziz, egoera hori zerbitzuaren mantentze-lan eta jarraipen egokirik ezaren ondorio zuzena da.
EAJ-PNVk ohartarazi du hondakinen pilaketa eta puntu horietan behar bezalako garbitasunik ez egotea “onartezina” den egoera bat eragiten ari dela, eta egoera hori larriagotu egin dela azken asteetan egin duen tenperatura altuen ondorioz. Hori dela eta, usain txarrak eta higiene-arazoak sortzen ari dira udalerriko hainbat lekutan, eta horrek eragina du oriotarren egunerokotasunean.
Hori dela eta, talde jeltzaleak eskaera formala egin dio hondakinen bilketa zerbitzuaren ardura duen Mankomunitateari, organikoaren edukiontzien garbiketa maiztasuna ahal bezain pronto handitzeko, batez ere udan.
EAJ-PNVk azpimarratu du egoera honek Orioko herritarren bizi kalitateari eragiteaz gain, hilabete hauetan udalerria bisitatzen duten pertsonengan ere negatiboki eragiten duela. Alde horretatik, jeltzaleek ezinbestekotzat jotzen dute azkartasunez eta planifikazioz jokatzea, horrelako gertakariak errepika ez daitezen, eta ezinbestekotzat jotzen du kudeaketa eta ongizate kolektiborako oinarrizko zerbitzu baten mantentzea indartzea.
Udal talde jeltzaleak neurri eraginkorrak eta berehalakoak hartzeko beharra azpimarratu du, zerbitzuaren egungo kudeaketan dagoen aurreikuspenik ezaren aurrean, udalerri garbia, zaindua eta Oriok merezi duen kalitatearekin bat datorrena bermatzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
Zarautz
2026/06/30
Oarsoaldea
2026/06/24
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



