Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/06/10

EAJ-PNVk salatu du EH Bilduk oraindik ez duela eskaintzen bide-segurtasunerako benetako irtenbiderik Osinagan

Jeltzaleek, auzoaren eskaera historiko bati erantzuten dion, proiektu integrala eskatu dute; oinezkoentzako bide segurua eta trafikoa baretzeko neurriak barne hartuko dituena.
EAJ-PNVk salatu du EH Bilduk oraindik ez duela eskaintzen bide-segurtasunerako benetako irtenbiderik Osinagan

Hernaniko EAJ-PNVk Osinaga auzoan aspalditik dauden mugikortasun eta bide segurtasun arazoak konpontzeko benetako aurrerapausorik ez dagoela salatu du. Talde jeltzaleak uste du ez direla nahikoak EH Bilduren Udal Gobernuak bultzatutako ekimenak, eta oinezkoen, txirrindularien eta gidarien segurtasuna bermatuko duen esku-hartze integrala eskatu du.

Herritarren aldarrikapenak eta EAJ-PNVk planteatutako hainbat proposamen egin ondoren, Udalaren azken jarduera galtzadan bide-markak egitera mugatu da. Jeltzaleen ustez, neurri horrek ez die auzoaren benetako beharrei erantzuten, eta ez dio konponbide eraginkorrik eskaintzen auzotar askori egunero eragiten dien arazo bati.

Egoera bereziki kezkagarria da umeentzat, adinekoentzat, gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzat, bizikletaz mugitzen diren familientzat eta egunero bidea erabiltzen duten oinezkoentzat. Gainera, sagardotegi garaian inguruko sagardotegietara joaten diren autobusek eta bisitariek areagotu egiten dute ibilgailuen ohiko trafikoa. Jarduera hori urtean hainbat hilabetez luzatzen da, eta zirkulazioaren intentsitatea nabarmen handitzen da.

EAJ-PNVren iritziz ulertezina da EH Bilduk arazo hau hain jarduera mugatuaren bidez konpondutzat eman nahi izatea. “Osinagan bide-segurtasunak inbertsioak, plangintza eta borondate politikoa beharrezkoak dira. Asfaltoaren gainean margotutako lerro batzuek ikusgarritasuna hobetu dezakete, baina ez dituzte egunero errepidea erabiltzen dutenentzako arriskuak gutxitzen ez konpontzen”, diote jeltzaleek.

Udal taldeak deitoratu du, gainera, 2026ko Aurrekontuen negoziazioan ez dela aurrerapauso esanguratsurik eman behin betiko konponbidea bultzatzeko. Bere ustez, konpromiso falta horrek erakusten du Udal Gobernuak auzoen benetako beharrak lehenetsi gabe jarraitzen duela.

Hori dela eta, EAJ-PNVk proiektu integral bat martxan jartzearen alde jarraitzen du. Proiektu horrek barne hartuko lituzke; oinezkoentzako bide seguru eta jarraitu bat eraikitzea, espaloi egokiak, trafikoa baretzeko neurriak, seinalizazioan hobekuntzak eta oinezkoen, bizikleten eta ibilgailuen elkarbizitza segurua bermatzeko beharrezko jarduerak. Baita Osinaga eta Eziago artean Urumearen gaineko oinezkoentzako pasabide berria eraikitzea barne, zubi eseki eta desgaitua ordezkatuko duena ere.

Jeltzaleek aldarrikapen historiko horrekiko beraien konpromisoa berretsi dute, eta Osinagak herritarren beharren araberako azpiegiturak izan ditzan lanean jarraituko dutela ziurtatu dute. “Auzoak irtenbide erreal eta behin betikoak merezi ditu, ez azaleko jarduerak, arazoak konpondu gabe jarraitzen duen bitartean erantzun sentsazio faltsua sortzen dutenak”, ondorioztatu dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...