Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk hirigintza plana (HAPO) errefusatu du Zumaiako etxebizitza krisiari ez heltzeagatik
EAJk 1.300 etxebizitza eraikitzea proposatzen du, eta horietatik 500 babes publikokoak izango lirateke, HAPOk planteatzen dituen 680 etxebizitzen aurrean.
Zumaiako EAJ-PNVren udal taldeak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) behin-behineko proposamenaren aurka bozkatu du, ez baitago ados planteatutako hiri-ereduarekin, ez baitie erantzuten udalerriko epe ertain eta luzerako beharrei. Jeltzaleentzat, plan honek ez dio behar bezala heltzen Zumaiak bizi duen etxebizitza-krisiari.
Etxebizitza-krisi betean, HAPO Udalaren tresna nagusia da egoera horri aurre egiteko. Hala ere, jeltzaleen ustez, planak 8 urteko iraupena baino ez du, eta hori laburra da etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Aurreko planek 20 urte inguruko indarraldia zuten, eta egungo planteamenduak ez du herritarren epe luzeko beharrei erantzuteko adinako erantzunik ematen.
Etxebizitza kopuruari dagokionez, EAJ-PNVk azpimarratu du HAPNk 680 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten duela, eta ez 863, Torreagakoak jada eginda, esleituta edo behin betiko onartzeko unean lizentzia izango dutelako. Era berean, datozen 15 urteetan 1.300 etxebizitza berri inguru sustatzea proposatu du, eta horietatik 500 publikoak izango lirateke.
Era berean, EAJ-PNVk gogorarazi du Udalak bizitegi-merkatu tentsionatuko gune izendatu zuela Zumaia. Indarrean dagoen legeriak ezartzen duenez, udalerriko etxebizitza-parke osoaren % 20 babes publikoko etxebizitzek osatu behar dute 20 urteko epean. Hala ere, onartutako HAPOrekin, helburu hori betetzea ezinezkoa izango litzateke eta, ondorioz, ez litzaioke benetako irtenbiderik emango etxebizitzaren krisiari.
Gainera, talde jeltzaleak uste du planak ez duela erantzun nahikorik ematen jarduera ekonomikorako lurzoruen aktibazioari, hiri-mugikortasunari, ekipamenduen plangintzari eta, oro har, hiri-kalitatea hobetzeko aukerei dagokienez.
Basusta bezalako arloak sartzeari dagokionez, EH Bilduk adierazi du proposamenean sartzeak hasierako onarpen prozesura itzultzea eta kontsulta publiko berri bat egitea ekarriko lukeela. Hala ere, EAJ-PNVren ustez, borondate politikorik balego, prozesu hori modu arinean gauzatu ahal izango litzateke, aldaketak arlo garrantzitsuenetara mugatuz. Prozesu horrek 3 hilabete inguru iraun dezake.
EAJ-PNVren udal taldeak premiazkotzat jotzen du etxebizitzaren krisirako epe ertain eta luzera irtenbide eraginkorrak aurkitzea. Horregatik, EH Bilduri eskatzen dio borondate politikoa ager dezala norabide horretan aurrera egiteko eta egoerari aurre egiteko behar den anbizioarekin plan bat garatzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


