Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/02/04

Hondarribiko EAJ-PNVk Plaiaundi–Mendelu bidegorrian aurrera egiteko eskatu du, eta Udalari Amute eta Mendelu arteko lotura prestatzeko eskatu dio

Hondarribiko EAJ-PNVk bere egin du Irungo EAJ-PNVk egindako eskaera, Espainiako Gobernuak Plaiaundi eta Mendelu arteko bidegorria behingoz gauzatu dezan. Azpiegitura hori funtsezkoa da Hondarribia eta Irun arteko oinezkoen eta bizikleten arteko lotura hobetzeko.
Hondarribiko EAJ-PNVk Plaiaundi–Mendelu bidegorrian aurrera egiteko eskatu du, eta Udalari Amute eta Mendelu arteko lotura prestatzeko eskatu dio

Hasiera batean Eusko Jaurlaritzak gauzatzekoa zen proiektua da, baina ondoren Espainiako Gobernuak bere gain hartu zuen, Next Generation funtsen bidez finantzatuta. Denbora igaro den arren, gaur-gaurkoz obrak ez dira oraindik gauzatu, eta horrek atzerapen bidegabea eragin du herritarrek aspaldidanik eskatzen duten konexio batean.

Egoera honen aurrean, Hondarribiko EAJ-PNVk, alde batetik, Espainiako Gobernuari epeak azkartzeko eta jarduera hau lehenbailehen gauzatzeko eskatzen dio, eta bestetik, Hondarribiko Udal Gobernuari dei egiten dio beharrezko izapideak dagoeneko martxan jartzeko, obrak aurrera egiten dutenean Amute eta Mendelu modu eraginkor, seguru eta jasangarrian lotu ahal izateko.

Talde jeltzalearen ustez, ez da nahikoa proiektuak iragartzea; gauzatu egin behar dira, eta gogorarazi dute mugikortasun jasangarriak eta lurralde-kohesioak ez dutela atzerapen gehiagorik onartzen, bereziki Bidasoa eskualdean bezalako eremu estrategiko batean.

Informazio gehiago: https://labur.eus/irun_hondarribia_plaiaundi_eus

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...