Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Batzokiko tabernan desfibriladore bat jarri du Oñatiko EAJ-PNVk eta herritar orori zabaldutako formakuntza ikastaroa antolatu du apirilaren 29rako
Apirilaren 29an, desfibriladorea suspertzeari eta erabiltzeari buruzko ikastaro praktiko bat emango da, interesa duen edonorentzat.
Oñatiko EAJ-PNVk desfibriladore bat jarri du Batzokiko tabernan. “Plazan ez dago beste bat, gertukoena Kiroldegian dago, eta herriaren onurarako den ekimena dela uste dugu”, adierazi du Andoni Gartzia, Oñatiko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarreko presidenteak.
Osasun-larrialdi baten aurrean bizitza bat salba dezakeen ekintza da desfibriladore baten erabilera. Horregatik, EAJ-PNVk bihotz-biriketako bizkortze teknikak eta desfibriladorearen erabilera erakusteko formakuntza-ikastaroa antolatu du. Ikastaroa apirilaren 29an izango da, 17:00etatik 20:00etara Batzokian, eta herritar guztiei zuzenduta dago. Izen-ematea eajonati@gmail.com helbidera idatzita edo Batzokiko tabernan bertan egin daiteke.
“Gaur egun, desfibriladoreak 24 orduz eskuragarri daude kalean, edozein herritarrek erabil ditzake, eta erabilera oso intuitiboa da. Bizitza bat salbatzeko aukera ematen duten tresnak dira, eta, horregatik, ezinbestekoak dira”, adierazi du Gartziak.
Desfibriladorea erabiltzeko ez da zertan formakuntza izan behar, baina oso gomendagarria dela nabarmendu du: “Emergentzia-egoeran, urduritasuna eta beldurra edukitzea normala da. Momentu hauetan oinarrizko ezagutzak izateak asko laguntzen du, izan ere, bihotz geldialdia gertatzen denean, denbora da faktorerik garrantzitsuena: ahalik eta azkarren jardutea funtsezkoa da”.
EAJ-PNV Oñatik herritarrak animatu nahi ditu formakuntza honetan parte hartzera, osasunaren aldeko konpromisoa sendotzeko eta komunitate gisa erantzun azkarra eta eraginkorra emateko gaitasuna izateko. "Oinarrizko ezagutza honek bizitzak salba ditzake, eta uste dugu gure herriarentzat balio erantsia dela", azpimarratu dute.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13