Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/04/23

EAJk hobekuntzak babesten ditu Hondarribiarentzat, baina anbizio handiagoa eskatzen du

EAJren Udal Taldeak bihar Hondarribian egingo den osoko bilkuraren gai nagusien aurrean duen jarrera azaldu nahi du: turismoaren plan estrategikoa hastea eta etorkizuneko hiri-autobusean irisgarritasuna bermatzea
EAJk hobekuntzak babesten ditu Hondarribiarentzat, baina anbizio handiagoa eskatzen du

Talde turistikoak mugatzea eta plan estrategiko baten beharra

Talde turistikoak 25 lagunera mugatzen dituen ordenantzaren onarpenari dagokionez, EAJtik aldeko botoa emango dugu. Zentzuzko neurria dela uste dugu, bisitarien eta hondarribitarren arteko elkarbizitza hobetzen lagun dezakeena, baita hiriaren berezitasuna zaintzen ere.

Hala ere, azpimarratu nahi dugu turismoa, Hondarribiarentzat garrantzitsua den jarduera ekonomiko gisa, ezin dela ordenantza-kolpez bakarrik kudeatu. Premiazkoa da, sektorearekin eta herritarrekin batera, Hondarribiarentzat zer eredu nahi dugun argi eta garbi zehaztuko duen turismo-plan estrategiko bat diseinatzea: turismo jasangarria, errespetuzkoa, gure kultura, historia eta ondarea balioetsiko dituena. Udalak turismo eredua ez planifikatzeak ez du eragingo bisitariak ez etortzea, kontrakoa baizik: turismoa ordenarik gabe, irizpide argirik gabe eta norabiderik gabe haztea eragingo du.

Sektoreak, herritarrek eta Udala osatzen dugun talde politikoek partekatutako hausnarketa hori EAJ-PNVren gobernuetan egin zen, baina, tamalez, egungo udal- gobernuak ez du urratsik egin plan estrategikorik bultzatzeko.

Hiriko autobus zerbitzuaren lizitazioa: bultzatzen eta babesten dugun ekimena Hiriko autobus-zerbitzuaren lizitazioaren onarpenari dagokionez, gogorarazi nahi dugu proiektu hori EAJak bultzatu zuela aurrego agintaldietan. Pozten gaitu gaur egungo gobernuak azken bi urteetan oinarri horren gainean lan egiten jarraitu duela ikusteak.

Hala ere, gure ustez garrantzitsuak diren hobekuntza batzuen falta sumatzen dugu. Lehenik eta behin, uste dugu zerbitzuaren maiztasuna 20 minutukoa izan beharko litzatekeela, eta ez 30 minutukoa, herritarren beharrei hobeto erantzuteko. Bigarrenik, gure ustez,  aldez aurretik, mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna bermatzeko.

Gabezia horiek gorabehera, gure taldeak lizitazioaren alde bozkatuko du, Hondarribiarentzat proiektu interesgarria eta positiboa dela uste dugulako.

EAJk jarrera eraikitzailearekin lan egiten jarraituko du, proposamenak eginez eta pertsona guztien ongizaterako pentsatutako hiri eredua defendatuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...