Aberri Eguna 2025

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/04/10

Soraluzeko Gabolats zubi berriaren obrak erritmo onean ari dira aurrera egiten

Iker Aldazabal: “Zubi berria, EAJren bultzadari esker eraikia, urrats garrantzitsua da Baltegietako eremu degradatua birgaitzeko”
Soraluzeko Gabolats zubi berriaren obrak erritmo onean ari dira aurrera egiten

Gabolatseko zubi berria 2025eko irailean ibiltzeko modukoa izango da, eta nabarmen handituko du Soraluzetik igarotzen den Deba ibaiaren ur-goraldienganako babesa. Hala egiaztatu dute Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak eta Asier López URA - Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak.

Eraikitzen ari diren zubi berriak 37 metroko argia du, bao bakarrekoa, 80 tonako pisua, ez du euskarririk ibilguan, eta aurreko zubiak baino 50 cm altuagoa den taula du. Alde batean ibilgailuentzako 3 metroko errei bat jarriko da, eta beste aldean, 2 metroko espaloi bat. Guztira, zubiak 6,2 metroko zabalera du. 2025eko abuztuan amaitzea aurreikusten da.

Sailburuordeak azpimarratu duenez, "Soraluzeko  Deba ibaiaren tarte honetan eraikin-dentsitate handia dago, gehienak etxebizitzak, batzuetan ertzarekiko inolako atzerapenik gabe. Zubi zaharrak hiru bao zituen, ibaiaren ibilguan bertan oinarrituta; zubi berriak, berriz, bao bakarra du, eta ez du uraren emaria oztopatzen. Horrela, urrats garrantzitsua ematen dugu Soraluzen etorkizunean uholdeen erasanak nabarmen murritzarazten laguntzeko ".

Gabolats zubia ordezkatzeaz gain, presa txikiak ere kenduko dira, ibilguan dauden buxadurak ezabatzeko. Presa txiki horiek kentzea funtsezkoa da ur-laminaren maila murrizteko, eta, beraz, uholde-arriskua murrizteko, bai eta ibaian bertan biodibertsitatea hobetzeko ere. 

Iker Aldazabal, EAJ-PNVren bozeramailea ere bisitan izan da eta adierazi duenez “gaur egiaztatu ahal izan dugu, Soraluzen, aurreko agintaldian URA agentziarekin lankidetzan abian jarritako proiektua errealitate bihurtzen ari dela. Gabolats zubi berriarekin Soraluze herria uholdeetatik babestea lortuko dugu.”

Bukatzeko, Aldazabalek azpimarratu duenez, "hau da EAJ-PNV eredua: arazoen aurrean, irtenbideak pentsatu eta gauzatu."

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...