Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk Elgeta eta eskualdea lotzeko orduroko garraio publikoa proposatu du
Maiztasun gehiago, ospitalearekin zuzeneko konexioa eta Bizkaibusekin batera Elorriorekin lotzeko aukerak aztertzea eskatu dute
-
Garrio Txostena Debagoiena
Propuesta / Proposamena - 2025/03/24
Berriki EAJ-PNVk Oñatin aurkeztu duen Debagoienako garraio publikoa hobetzeko proposamen integralak Elgetan zentratutako hainbat iradokizun jasotzen ditu. Jeltzaleek adierazi dutenez, “Bergaratik joan-etorria egiteko berariazko linea bat (DG20E) edukitzea baino, zentzu gehiago ikusten diogu ordu jakin batzuetan DG10 (Bergara-Eskoriatza) linea Elgetaraino luzatzeari. Jakina, egungoak baino maiztasun gehiago ziurtatuz”, eta linea hori “gutxienez Elgetan ordubetean behin hastea eta amaitzea” proposatu dute.
Horrela, Elgetak bermatuta izango luke lotura eskualdeko herrigune nagusiekin (Bergaratik Eskoriatzaraino) eta hain azpiegitura inportantea den ospitalearekin, aldi berean. Asteburuetan, gutxienez, bi orduko maiztasuna planteatzen dute. Proposatzen dituzten alternatiben artean honako hau ere aipatzen da: “DG03 (Bergara-Zumarraga) Beasainera eta Arrasatera ez zabaltzea erabakiko balitz”, EAJ-PNVren beste planteamenduetako bat, “DG10 linearen irteerak eta iritsierak, 30-40 minutuko eta modu txandakatuan, Antzuola eta Elgetatik egitea izan daiteke beste konponbideetako bat” antzuolarrei ere zerbitzu bera edukitzea bermatuko liekena. Debagoienako lineak esleitzeko lehiaketa berriari begira, Gipuzkoako Foru Aldundiari helarazi dioten txostenak DO03 linearen balorazio baikorra egiten du; izan ere, “lineak Donostia eta Bilbo lotzen ditu berez, Gipuzkoa barnealdeko herri txiki askori bi hiriburu horiekin konektatzeko aukera emanez”.
Bizkaiko Foru Aldundiarekin berba egitearen alde ere agertu da alderdi jeltzalea, Bizkaibusen bidez Elorrio eta Elgeta lotzeko egon daitezkeen aukerak aztertze aldera. Eibarrerako garraio publikoko lineari dagokionez, EAJ-PNVk adierazi du “funtzionamendu egokia eta maiztasun nahikoak” dituela, “hobekuntzak beti egin daitezkeen arren”. Azkenik, jeltzaleek beren txostenean azpimarratu dute oro har eskualdeko zerbitzuen puntualtasuna “areagotzeko” neurriak hartu behar direla, eta gogora ekarri dute udalek autobus geltokien irisgarritasun unibertsala eta garbiketa nahiz mantentze lanak bermatzeko duten “betebeharra”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31