Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Metal 78 enpresaren ezarpenarekin Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan
Metal 78 enpresa ezartzeak Arcelorrek Zumarragan zuen fabrika zaharra egokitzeko lanak hastea ekarriko du berekin. Bertan, industria-jardueretarako pabiloiak kokatuko dira (67.000 metro koadrokoak) eta horietan kokatuko dira Bidasoa Metal 78ren instalazioak (6.090 metro koadro baino gehiagoko instalazioa hartuko dute eta dagoeneko hasita daude obrak). Aurrez ikusitakoaren arabera, pabiloia eraikitzeko lanak urte honen amaierarako bukatuko dituzte eremu industrial berrian, eta jarduerari 2026ko hasieran ekingo diote.
Zumarragako garai bateko Arcelorren lantegirako planak (2016an itxi zuten) jarduketa integrala jasotzen du Eusko Jaurlaritzaren kargura, SPRILURen bitartez. Horren zenbatekoa 25 milioi eurokoa izango da, lurren erosketa, kutsadura kentzeko eta ingurumena berroneratzeko lanak, eraisteak eta pabiloi berriak eraikitzeko eta urbanizatzeko lanak barne.
Bestalde, Ingurumeneko sailburuordeak, Josu Bilbaok azpimarratu duenez, “Eusko Jaurlaritzak Zumarragan egindako lana ingurumenarekin lotutako jarduketa baino askoz ere gehiago da. Izan ere, garai batean Arcelorrek zituen lurretako kutsadura kentzeaz gain, eremu industrial berria berregokitzearen aldeko apustu handia egin du. Horretarako, industria berdearen sektoreko enpresa baten alde egin dugu: Metal 78ren alde. Hain zuzen ere, enpresa horren kapitalean % 18,84ko partaidetza dugu SPRI Taldearen Arrisku Kapitaleko Sozietatearen bidez. Aurrez ikusitako 15 milioi euro baino gehiagoko zenbatekotik, Zumarragako eremu honetan egindako inbertsioa dagoeneko 12,5 M€ baino gehiagokoa da. Zenbateko horri gainera, pabilioiak egokitzeko kostuak gehitu behar zaizkio (SPRILURek hartu ditu bere gain). Urbanizatze- eta eraiste-lanetara 8,5 M€ inguru bideratuko dira eta, bestalde, deskontaminazio-lanetarako beste 4 M€ inguru beharko dira. Gainera, ingurumen arloko beste jarduketa batzuk eta herritarren onura helburu duten lanak ere egingo ditugu. Besteak beste, industrialderako sarbide berria egokituko da, sarrera bizitegi eremutik aldenduz. Horri esker, ibilgailu astunen zirkulazioak eragiten dituen molestiak gutxitu eta Urola ibaiaren ibilgu-tarte bat azaleratuko da.
Metal 78 enpresak Gipuzkoarako duen garrantzia
Lur arraroak, metal preziatuak eta materia kritikoak kontrolatzeko borrokan tentsio geopolitikoak nagusi diren mundu mailako testuinguruan, ekonomia zirkularra industria-lehiakortasuna, enplegua eta gizarte-ongizatea indartzeko funtsezko irtenbideak da. Metal 78 Zumarragan kokatzeak helburu hori lortzeko urrats erabakigarria egitea dakar berekin.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak helburu handiko jarduketa integrala garatu du Zumarragako garai bateko Arcelor lantegiaren lurrak berroneratzeko, 2022an lurrak erosi zituenetik (99.000 metro koadro). Lan horiek honako hauekin lotuta egon dira besteak beste: berroneratzea, deskontaminazioa, birgaitzea eta azpiegitura berriak eraikitzea. Baina jarduketa horiez gain, Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko udalekin 2023an sinatutako hitzarmenaren arabera, ingurumen arloko jarduketetarako, berrurbanizatzeko eta sarbideetarako neurri berriak ere bideratuko dituzte.
Inbertsioa eta egutegia
Metal 78ren proiektua aurrera eramateko, enpresak 12 milioi euroko guztizko inbertsioa egingo du eta, zenbateko horretatik 5 milioi euro Next Generation funtsetatik etorriko dira Espainiako Gobernuaren bidez. Lanak udaberrian hasiko dituzte eta jarduera 2026ko urtarrilean hasiko dute. Guztira, 40 lanpostu berri sortzea aurrez ikusi da.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31