Aberri Eguna 2025

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/03/24

Ordizia-ko Haurreskola zerbitzua publikoa eta doakoa izan dadin bermatzeko, EAJ-PNVk Partzuergoan integratzea eskatuko du

Ordizia-ko Haurreskola zerbitzua publikoa eta doakoa izan dadin bermatzeko, EAJ-PNVk Partzuergoan integratzea eskatuko du

EAJ-PNVk datorren udalbatzan eztabaidatua izan dadin mozioa erregistratu du. Bertan, gaur egun Ordizia-ko Udalak eskaintzen duen haur-eskola zerbitzua Haurreskolen Partzuergoan integratzeko borondatea adierazten da. Helburua argia da: zerbitzua doakoa, publiko eta kalitatezkoa bihurtzea, herritarren mesedetan.

2022ko apirilaren 7an sinatutako Hezkuntza Akordioak Haurreskolen Partzuergoaren aldeko apustua berretsi zuen, eta zerbitzua unibertsala eta doakoa izatea ezarri zuen. Horren ondorioz, 2022/2023 ikasturtetik aurrera, Haurreskolen Partzuergoak eskaintzen duen zerbitzua doakoa da familientzat.

Arestian aipatu bezala, EAJ-PNVk gaia udalbatzara eraman nahi du, Ordizia-ko Udalak urratsak eman ditzan, gaur egungo zerbitzua Haurreskolen Partzuergoan integra dadin. Erabaki honek hainbat abantaila dakartza:

     ● Doakotasuna eta kalitatea: Ordizia-ko haur eta familiek doako zerbitzu publiko bat izango dute, kalitatezko irizpideekin.

     ● Udal aurrekontuan eragina: Egungo sistemak esfortzu ekonomiko nabarmena suposatzen dio Udalari. Partzuergoan sartzeak karga hori arindu eta baliabide gehiago ahalbidetuko lituzke beste udal zerbitzuak indartu edo inbertsio berriak egiteko.

     ● Langileen egoeraren errespetua: Prozesua egungo langileen eskubideak bermatuz egingo da, eta borondatea badago, langileek Haurreskolen Partzuergoan integratzeko aukera izango dute.

Hori dela eta, eskatzen da Ordiziako-ko Udalak Hezkuntza Sailarekin eta Haurreskolen Partzuergoarekin elkarlanean aritzea, prozesu hau ahalik eta azkarren gauzatzeko, eta familien beharretara doitzeko. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...