Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Usurbilgo Haurreskola zerbitzua publikoa eta doakoa izan dadin bermatzeko, EAJ-PNVk Partzuergoan integratzea eskatuko du

EAJ-PNVk datorren udalbatzan eztabaidatua izan dadin mozioa erregistratu du. Bertan, Usurbilgo Udalak eskaintzen duen haurreskola zerbitzua Haurreskolen Partzuergoan integratzeko borondatea adierazten da. Helburua argia da: zerbitzua doakoa, publiko eta kalitatezkoa bihurtzea, herritarren mesedetan.
2022ko apirilaren 7an sinatutako Hezkuntza Akordioak Haurreskolen Partzuergoaren aldeko apustua berretsi zuen, eta zerbitzua unibertsala eta doakoa izatea ezarri zuen. Horren ondorioz, 2022/2023 ikasturtetik aurrera, Haurreskolen Partzuergoak eskaintzen duen zerbitzua doakoa da familientzat.
Arestian aipatu bezala, EAJ-PNVk gaia udalbatzara eraman nahi du, Usurbilgo Udalak urratsak eman ditzan, gaur egungo zerbitzua Haurreskolen Partzuergoan integra dadin. Erabaki honek hainbat abantaila dakartza:
• Doakotasuna eta kalitatea: Usurbilgo haur eta familiek doako zerbitzu publiko bat izango dute, kalitatezko irizpideekin.
• Udal aurrekontuan eragina: Egungo sistemak esfortzu ekonomiko nabarmena suposatzen dio Udalari. Partzuergoan sartzeak karga hori arindu eta baliabide gehiago ahalbidetuko lituzke beste udal zerbitzuak indartu edo inbertsio berriak egiteko.
• Langileen egoeraren errespetua: Prozesua egungo langileen eskubideak bermatuz egingo da, eta borondatea badago, langileek Haurreskolen Partzuergoan integratzeko aukera izango dute.
Hori dela eta, eskatzen da Usurbilgo Udalak Hezkuntza Sailarekin eta Haurreskolen Partzuergoarekin elkarlanean aritzea, prozesu hau ahalik eta azkarren gauzatzeko, eta familien beharretara doitzeko.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31