Aberri Eguna 2025

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/03/06

Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak berretsi egin dute milioi bat zergaduni baino gehiagori mesede egingo dien berrikuspen fiskalarekiko konpromisoa

Hiru foru diputatuek elkarrizketarako eta erantzunkidetasunerako deia egin diete EH Bilduri, Alderdi Popularrari eta Elkarrekin Podemosi, herritarren ongizatearen eta gure enpresa sarearen etorkizunaren aldeko akordioa adosteko.
Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak berretsi egin dute milioi bat zergaduni baino gehiagori mesede egingo dien berrikuspen fiskalarekiko konpromisoa

Hurrenez hurren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasuneko eta Finantzetako diputatu Itziar Gonzalok, Itxaso Berrojalbizek eta Itziar Agirrek batera zehaztu dituzte neurri gehienak. Hiru foru-arduradunek balioa eman diote neurri horien garrantziari, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.038.841 zergadunentzat izango bailirateke onuradunak; zifra handia da, kontuan hartzen bada lurraldeko biztanleria osoa 2,2 milioi pertsonakoa dela. Era berean, aurkeztutako proposamenek alderdi politikoekin akordioak lortzen laguntzea dutela helburu nabarmendu dute.

Horien artean, errenta aitorpena egiteko gutxienekoa 20.000 eurora arte zabaltzea, edo ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria % 35era igotzea, bai eta muga 2.800 eurora arte handitzea ere.

Etxebizitzaren sustapenari dagokionez, proposamenak hobaria hobetzen du, bitartekaritza publikoko etxebizitzen eta tentsiodun eremuetan dauden errentatzaileen errendimenduen % 60raino igoz.

Halaber, proposatzen da gizonei zuzendutako kenkari berri bat egitea, lana eta bizitza bateragarri egiten eta zaintzarekiko erantzunkidetasuna bultzatzen laguntzeko. Gizonentzako kenkari hori 1.200 euroraino igotzen den emakumeentzako kenkaritik bereizi nahi da.

Sozietateen gaineko zergan, kenkari berri bat ere sortzen da 36 urtetik beherakoentzat eta emakumeentzat enplegua sortzea bultzatzeko.

Aurrezkiaren oinarria osatzen duten errenten progresibitatea hobetzeko, aplikatu beharreko tarifa aldatu da, errentei aplikatzen zaien beheko tasa murriztuz eta eskalako tasarik altuenak handituz.

Berrikuspen-proposamena sistemaren progresibotasunean aurrera egiteko eta lurraldeko ehun ekonomiko eta sozialaren lehiakortasuna eta berrikuntza sendotzeko helburuarekin garatu da. Aldi berean, gizartearen erronkei erantzun bat eman nahi da fiskalitatetik, epe luzera begira neurri horien eraginkortasuna ezarritako helburuak betetzean bermatzeko beharrezkoa den segurtasun juridikoa emanez. Zerga-sistema sendo batetik abiatuta eta ziurgabetasun makroekonomikoaren egungo testuinguruaren aurrean, hiru foru-diputatuek azpimarratu dute garaia dela aurrera egiteko, bai eta herritarrei lagundu eta lurraldearen gizarte-kohesioa babesten jarraitzeko ere.

Aurkeztutako neurriak helburu horrekin landu dira, eta, aldi berean, kalitatezko zerbitzu publikoa emateko nahikotasun finantzarioa bermatzen dute, bai eta aurrera begira gure sistema sozioekonomikoa aurrekontuaren bidez bultzatzen jarraitzeko ere.

Hiru diputatuek berretsi dute proposamen orekatua dela, eta elkarrizketarako eta erantzunkidetasunerako deia egin diete EH Bilduri, Alderdi Popularrari eta Elkarrekin Podemosi, herritarren ongizatearen eta gure enpresa sarearen etorkizunaren aldeko akordioa adosteko.

Berrikuspen fiskaleko proposamenean jasotako neurri fiskaletako batzuen onura jasoko luketen zergadunen kopuruaren xehetasuna:

Aitortzeko betebeharra (20.000 EURO)

     Totala: 342.499      Araba 66.760      Bizkaia: 178.954      Gipuzkoa: 98.000

Etxebizitza: errentatzaile jabea eta errentengatiko muga

     Totala: 119.904      Araba 17.346     Bizkaia: 51.578      Gipuzkoa: 50.980

Etxebizitza eta gazteak (36 urtetik beherakoak)

     Totala: 119.685      Araba 14.534      Bizkaia: 54.631      Gipuzkoa: 50.520

Mikroenpresak eta enpresa txikiak

     Totala: 31.243       Araba 4.487        Bizkaia: 15.065       Gipuzkoa: 11.691

Autonomoak

     Totala: 76.265       Araba: 11.727     Bizkaia: 34.581       Gipuzkoa: 29.957

BERRIKUSPEN FISKALEKO ONURADURAK GUZTIRA  1.038.841

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...