Aberri Eguna 2025

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/03/05

EAJ-PNVrentzat Irun eta bere kirol-instalazioak lehentasunezkoak dira

Jeltzaleek bi kirol azpiegitura berri errealitate bihurtzearen alde egin dute: erabilera anitzeko pabiloia eta Txenpereneako instalazioak
EAJ-PNVrentzat Irun eta bere kirol-instalazioak lehentasunezkoak dira

EAJ-PNVk berretsi egin du Irunekin duen konpromisoa eta erakunde guztietan bere interesak defendatzeko hitza. Gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako osoko bilkuran, talde jeltzaleak hiriaren garapenerako eta bere kirol azpiegiturak hobetzeko funtsezkoak diren bi proiektu bultzatzea babestu du.

Gaur egun, Irunen kirol-instalazioak urriak dira, biztanleei eta kluben lehia-mailari dagokienez; horregatik, EAJ-PNVk premiazkotzat jotzen du erabaki ausartak hartzea inplikatutako erakunde guztietan, hiriak ekipamendu moderno eta egokiak izan ditzan, kirolarien eta ikusleen funtzionaltasuna, iraunkortasuna eta beharretara egokitzea bermatzeko.

Batetik, Plaiaundiko kirol instalazioak lekuz aldatzea aldarrikapen historikoa izan da. Izan ere, 1993tik, espazio hori askatzea aurreikusi da, bere ingurune naturala berreskuratzeko eta Natura 2000 Sarean sartutako estuario-ekosistemen babesa bermatzeko. 2018an, EAJ-PNVren ekimenez, Txenperenea kirol-instalazioak lekuz aldatzeko eta atletismo- eta errugbi-klubei ekipamendu duinak eta lehiaketarako egokia den kokapen gisa zehaztu zen.

Halaber, Bidasoa Kirol Elkarteak, Europako eskubaloiaren historikoa, instalazio egokituak behar ditu nazioarteko lehiaketetan aritzeko, eta bere kirol-proiektua sendotzeko. Horretarako, ezinbestekoa da ekipamendu modernoen aldeko apustua egiten jarraitzea. Hain zuzen ere, Irunek kirol-arloan duen izen onari eutsi ahal izateko.

Kirol arlotik haratago, bi ekimen estrategiko horiek oinarrizkoak dira Irun mugaz gaindiko erreferente gisa aurrera egiten jarraitzeko, ekitaldi handiak hartzeko gai diren azpiegiturez hornituz eta Lurraldean duten lidergoa indartuz.

Bide luzea dago egiteko, baina, EAJ-PNVk Irunekin duen konpromisoa argia da. Jeltzaleok lanean jarraituko dugu erakundeen arteko lankidetzan, hiriaren kirol modernizazioa errealitate izan dadin eta, horrela, hiriaren proiekzioa eta etorkizuneko garapena bermatze aldera.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...