Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EH Bilduren erabilera politikoa udaltzainen lan eskaintza bateratuan
Udaltzain kontratazio bateratua egitearen helburua funtsean, EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean euskal polizia legea aldatzeko gehiengorik lortu ezin duenez, alkatetza duen herrietan bere polizia-eredua inposatzea da
Lehenik eta behin Zumaiko udaltzainei babesa eta egiten duten lanaren aitortza eman nahiko genieke, azken asteetan egin diren adierazpen ezberdinak direla eta.
Garbi dago auzi hau politikoa dela eta ez administratiboa. Ez dauka zer ikusirik Zumaiako udaltzainen lan eskaintza estaltzearekin, ez baitu Arkautek dagoeneko eskaintzen duenarekiko ezer berririk eskaintzen.
Arkauteko eredua balorean jarri eta defendatu nahi dugu. Erakunde erreferente bat da formazioan eta aukeraketan; eredu bateratu eta homogeneoa ezartzen du erkidegoko polizia eta udalerri guztientzako. Alderdi humanista gara, segurtasuna herritarren oinarrizko eskubideen berme bezala ulertzen dugu eta Zumaiarrei kalitatezko segurtasuna bermatu behar zaiela uste dugu, izan ere, segurtasuna euskal gizartearen kezka nagusienetako bihurtzen ari baita. Arkauten eskainitako formakuntzak gure herri guztietako gizon eta emakume polizia guztiak maila eta irizpide profesional berdinekin formatuak eta hautatuak izan direla bermatzen du.
Baliabide publikoen erabilera eraginkorra aldarrikatu nahi dugu. Kontratazio prozesu hau ez doa Arkautek duen modeloaren kontra bakarrik, udal baliabideen erabilera eraginkorren kontra ere bai. Izan ere, kontratazio prozesua Arkautek kudeatzeak Zumaiako udalari lan karga handi bat kentzen dio oso konplexua den hautaketa prozesu batean. Zumaiarrok ordaintzen ez genuen prozesu bat, ordainduko dugun prozesu bat izatera igarotzen da.
Bestalde, lan eskaintza honek ez du ezarri zaion gertutasunaren helburua bermatzen, edonor aurkeztu daiteke edozein herritatik. Beraz, alde batetik hitz polit batzuen bidez polizia-eredu alternatibo bat aldarrikatzen du EH Bilduk inolako zehaztasun edo neurri konkreturik aurkeztu gabe; eta bestetik lan eskaintza martxan jartzen da baina oinarriak ez dira aurkezten.
Horrelako lan eskaintzek oztopoak eta mugak ezartzen dituzte herrien artean eta langileengan ziurgabetasuna besterik ez dute sortzen. Konpondu nahi dena okertu egiten da.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31