Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-PNVk eta Hondarribiko EAJ-PNVk Txingudiko Plan Bereziaren mahaian aurrera egiten jarraitzea eskatu dute
Hondarribiko Udalak Amuteko bidegorriaren azken zatia egin dezala eskatu dute. Era berean, kirol pistak Plaiaunditik Txenpereneara eramateko 1993an sinatutako erakunde arteko hitzarmena berritzea eskatu dute
Irungo eta Hondarribiko EAJ-PNVk bat egin dute Txingudiko Plan Bereziaren mahaian aurrerapausoak eskatzeko. Gorka Álvarez eta Gonzalo Carrión bozeramaileak pozik agertu dira Trantsizio Ekologikoko Ministerioak Irungo alkate Cristina Labordari Plaiaundi eta Amute lotzeko obrak berriro lizitatzeko konpromisoa jakinarazi ondoren, San Lorentzoko urmaela zaharberritu eta zabalduz
Irungo eta Hondarribiko herritarren kezka areagotu egin da azken egunotan, Hendaia, Irun eta Hondarribia lotzen dituen bidegorri berriaren inaugurazioa dela eta. Azken zatia, Plaiaundi eta Amute artekoa, oraindik lizitatu gabe dago Espainiako Gobernuaren aldetik, baina Ministerioaren konpromisoaren ondoren, bai Irungo EAJ-PNVk bai Hondarribiko EAJ-PNVk eskertu egiten dute berriro suspertzea, Bidasoa eskualdeko herritarrei mesede egiten dien akordio bat bete ahal izateko.
Plaiaundi eta Amute arteko bidea egin eta gero, azken pasabide bat geratuko litzateke hiru hiriak erabat lotzeko. Behin Ministerioak Plaiaundi eta Mendelu arteko lotura lizitatu eta obra egin ondoren, Amuteko zubiko bidegorriraino iristea geldituko litzateke. Gonzalo Carrionek, EAJ-PNVko bozeramaileak, Udal Gobernuari eskatu dio "bere lehentasunen artean sar dezala Mendelu eta Amute artean bidegorria batzea. Izapidetze zaila izango da, hasierako proiektuak ibilbidea partikularrenak diren lursailetatik egitea baitzuen, eta ez Udalarenak. Amute eta Mendelu arteko errepidearen egungo konfigurazioan ezin da bidegorririk eraiki, eta Amutaldeko atzealdetik baino ezin da egin. Hori dela eta, udal tramitazioak Ministerioarenarekin batera joan beharko lukeela uste dugu, Hondarribia Irun eta Hendaiarekin lotzeko orduan atzerapen handiagoa sor ez dadin”.
Bestalde, Irungo bozeramaile jeltzale Gorka Álvarezek berretsi du beharrezkoa dela Plaiaunditik Txenperenearako pistak lekuz aldatzea. Irungo EAJ-PNVek 2018an proposatu zuen kokapen hori, eta duela gutxi akordio bat sortu da Irungo Udaleko talde politiko guztien arteko mozio baten bidez: "1993az geroztik, zaharkituta geratu den hitzarmen bat dugu erakundeen artean Plaiaundiko kirol-pistak lekuz aldatzeko. Bidasoa Atletiko Taldeari eta Txingudi Errugbi Klubari bakoitzak izan ditzakeen kirol diziplina eta proiektuen araberako instalazioak eman behar dizkiegu, hirian bertan, Irunen, garatu ahal izateko. Horregatik eskatzen diogu Txingudiko Plan Bereziaren mahaiari Txenpereneako jarduerari berriro ekiteko eta erakunde bakoitzak zein neurritan aurre egin behar dion zehazteko". Lekualdatze honek Plaiaundiko padurak berreskuratzea ekarriko du, "Irunek duen eta babestu behar den biodibertsitatearen altxor handia".
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31