IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/02/12

2024an udal gobernuak ez zuen GKEen lankidetza eta garapen programetarako dirulaguntzen deialdia egin

Mozio bat aurkeztu dugu hurrengo osoko bilkuran 2025erako kopuru bikoitza duen deialdi bat onar dadin.
2024an udal gobernuak ez zuen GKEen lankidetza eta garapen programetarako dirulaguntzen deialdia egin

"Esan eta egin" izan da udal gobernuak Hondarribiko Udalean legegintzaldiaren "lehen urte eraginkorraren" irakurketa ezagutzera emateko erabili duen leloa.

Baina 2024an, horretarako aurrekontu-partida bazuen ere, GKEei garapenerako lankidetza- programak egiteko dirulaguntzen deialdia ez zen ireki. Orain, partida hori diruzaintzako gerakinera pasatu da eta ezin da erabili.

EAJ-PNV udal taldeak otsaileko osoko bilkuran eztabaidatzeko mozio bat erregistratu du

eta bertan udal gobernuari honako hau eskatu zaio:

    • Ahal den bezain pronto, sar dezala 2024an erabili ez den zenbatekoa aurtengo aurrekontuan.

    • 2024ko eta 2025eko proiektuetarako dirulaguntzen deialdia egitea eta deialdi horren kudeaketa GKEei erraztea.

Abotsanitzek askotan adierazi du garrantzitsua dela udal-aurrekontuaren % 0,7 elkartasunera bideratzea. Orain agintean daudela, orain arte eskatu dutena egiteko eskatzen diegu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube