Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hogarreko taberna ixtea, EH Bilduren utzikeriaren beste adibide bat

Otsailak 4an Hogarreko taberna itxi egin da. Hainbat eta hainbat zumaiarron aisialdirako gunea zerbitzurik eman gabe egongo da denboraldi baterako.
Zumaiako EAJtik Udal Gobernuaren utzikeria salatu nahi dugu, ez baitago inolako aitzakiarik horrelako kaltea eragiteko zerbitzu honen erabiltzaile den gure herriko kolektibo bati.
2024ko urritik EH Bilduko Udal Gobernuak bazekien orain arte zerbitzua ematen zuenak ez zuela kontratua berritzeko asmorik eta kontratu berri baten lehiaketa atera beharrean zegoela udala.
Beraz egoera hau ekiditeko aukera bazegoen, adjudikaziodunak aurrerapen handiz bere egoeraren berri eman baitzuen eta kontratu berria esleitzeko denbora nahiko eta soberan egon delako.
Gai honekin lotuta, Udal Gorbernuak hogarrarekiko sentsibilitate falta ere erakutsi zuen aurrekontuetan. Guk aurkeztutako proposamenari ezetza eman zion, hau da, emergentzia klimatikoa dela eta Hogarrean aire girotua instalatzeko proposamenari.
Tabernaren esleipenaren atzerapen honen erantzukizuna EH Bildurena da, ezin zaie beste erakundeei egotzi. Kudeaketa eredu honen beste adibide batzuk, iazko Santixo hondartzako kantinaren eta hondartzetako sorosleen zerbitzuaren esleipenak dira. Aurrerantzean datozen esleipenak aurrerapen handiagoarekin aurreikusi beharko lirateke.
Nabarmenak...
Berria
2025/03/14
Berria
2025/03/06
Berria
2025/03/01
Berria
2025/02/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31