IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/02/06

Getariak armarri berria izango du EH Bilduren inposaketagatik

Getariak armarri berria izango du EH Bilduren inposaketagatik

EAJ-PNVk erabat arbuiatu du EH Bilduk Getariako armarria aldatzeko hartutako erabakia eta prozesua. EAJ-PNVren ikuspegitik, prozesua ez da inklusiboa, eta ez du aniztasun-printzipioa errespetatu; izan ere, ez da oposizioaren babesik izan, eta berme juridikorik gabeko partaidetza-prozesu bat antolatu da. 6 urtetik gora botoa eman ahal izateak prozesua serioa eta legitimoa ez delako kritika indartzen du; izan ere, adin horretan, ezin da irizpiderik izan, ezta bozkatzen ari denari buruzko ezagutzarik ere.

EAJ-PNVk EH Bilduren "inposizioa" gaitzesten duela adierazi du. "EAJ-PNVren ikuspuntutik, prozesuak ez du baliorik eta ez da demokratikoa; are gehiago, antzertzi eta fartsa bat da, nahiz eta parte-hartzearen itxura izan. Beraz, EAJ ez da partaide izango".

Alderdien arteko liskar mota horiek, bereziki armarriak bezalako ikur identitarioak direnean, tokiko politikaren polarizazioa areagotzen dute. Gainera, biztanleriaren zati handi bat prozesutik kanpo sentitzen da, ez baita aukerarik ematen egungo armarriarekin jarraitzeko. Horrek ondorioak ditu armarri-aldaketaren zilegitasunean.

"EH Bilduri bere erabakia berriz aztertzeko eskatu zaio, eta hala ez bada, EAJ-PNVk dei egiten die herritarrei prozesuan ez parte hartzeko, eta egungo armarria mantentzearen alde egiteko".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube