IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/02/04

Pedro Ruiz de Azua, Arrasateko EAJ-PNVren zinegotzi berria

Pedro Ruiz de Azua, Arrasateko EAJ-PNVren zinegotzi berria

Pedro Ruiz de Azua Galdosek EAJ-PNVko zinegotzi kargua hartu du gaur, otsailak 4, ArrasatekoUdalean. Kudeaketa publikoan ibilbide sendoa izanik, Ruiz de Azuak bere esperientzia eta konpromisoa ekarriko ditu udalerriaren zerbitzura legealdiko gainerako bi urte eta erdietan. 

Ruiz de Azuak ibilbide instituzional nabarmena du. Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izan zen 1991-1995 legealdian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko zuzendari izan zen 2007 eta 2011 artean. Horien ezagutza eta dedikazio afuntsezkoak izango dira arrasatearren aldeko proiektuak garatzeko.  

EAJ-PNV Arrasatek bere prestutasuna eskertu eta ongi etorria eman dio, bere lana udalerriaren aurrerabidean lagunduko duela berretsiz. 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube