Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/02/04

EAJ-PNVk neurri sorta aurkeztu du etxebizitzaren egoera larriaren aurrean

EAJ-PNVk neurri sorta aurkeztu du etxebizitzaren egoera larriaren aurrean

Bilduk 16 urtez gobernuan egon ondoren, emaitza eraginkorrik gabeko azterketak soilik egin ditu. Horrela, Azpeitiko EAJ-PNVk salatu du orain arte hartutako neurriak ez direla eraginkorrak izan etxebizitzaren arazoari modu serio eta zorrotzean heltzeko.

Etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko Bilduren prentsa-oharraren aurrean, EAJ-PNVk bere kezka adierazi du etxebizitza modu duinean eskuratzea bermatuko duen konponbide eraginkorrik ez dagoelako, bereziki gazteentzat. Bilduk, berriro ere, benetako ekimen adostuen alde egin beharrean, esloganen eta marketinaren alde egin du. Azpeitian ez dugu “funts putrerik”, etxe asko dituzten jabe diru-zale zekenik ez  dugu eta turismora bideratutako etxebizitzak esku bateko behatzekin zenbatu daitezke.

"Aurkeztutako planak ez du jorratzen jabeak hutsik dituzten etxebizitzak ez alokatzera eramaten dituen arrazoi nagusienetako bat: segurtasun juridikorik eza", adierazi du Jabier Altuna Larrañaga EAJ-PNVko Udaleko bozeramaileak. "Egoera hori larriagotu egin da Madrilen Etxebizitza Legea onartu zenean, Bilduk babestutako legea alegia. Araudi horrek, arazoa konpondu beharrean larriagotu egin du.

Azpeitiko EAJ-PNVk gai hau lantzen ari da herriko hainbat eragile eta elkarterekin, gai honi benetako irtenbide bat emateko, eta, Udalean aztertu eta eztabaidatzeko, hainbat ekimen zehatz eta gauzagarri aurkeztu ditu, lehenbailehen abian jartzeko. Ekimen horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

1.- Merkataritzako lokalak etxebizitza bihurtzea. Herriko eremu batzuetan hutsik dauden merkataritza lokalak etxebizitza izateko legedia egokitu

2.- Lursail estrategikoak erostea: Aurrekontuetan eskatu genuen bezala, Sierbatako eraikina eta terrenoak erosi; alokairuko etxebizitza asko eskaini daitezke hor..

3.- Udal etxebizitzen kudeaketa: Baina, hasteko, eta herritarren aurrean eredugarri izateko, beste ezer egin aurretik, zergatik esklabetan, udalarena, berea, den eraikinean, 48 etxebizitza alokatzeko pausorik ez du ematen? Sinesgarritasun pixka bat irabaziko lukete.

Azpeitiko EAJ-PNVk berretsi du prest dagoela elkarrekin lan egiteko etxebizitza duin eta eskuragarria izateko eskubidea bermatzeko konponbideak bilatzeko, eta horregatik aurkeztuko ditu proposamen horiek guztiak Udaleko kudeaketa-organoetan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube