Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Mugaz gaindiko mugikortasun jasangarri bultzada Irungo Pierre Loti oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berriarekin
1,2 km-ko ibilbide berri honek oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna bultzatuko du mugaren bi aldeetan, Hondarribia, Irun eta Hendaia lotuz.
Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Pierre Loti oinezkoen eta bizikleten ibilbide berria Irunen; 1,2 km-ko ibilbidea, Plaiaundi kaletik abiatu eta Iparralde hiribidera iristen da, Ekoetxea ingurumen-zentroaren ondoan. Ibilbide berriak 3,4 milioi euroko aurrekontua izan du, eta bi tartetan banatu da.
Pierre Loti bidearen fasean, ADIFen trenbide-plataformaren sarbideraino, obrak lehendik dagoen bide asfaltatuan oinarritu dira, haren zabalera handituz, bertan zeuden bermak erabiliz eta hesi berri bat ipiniz. Bigarren fasean —trenbide-plataformaren sarbidetik Iparralde hiribideraino—, oinezkoen eta bizikleten ibilbidea egin da badiaren ertzetik, eta hura inguratuz joan da Santiago zubitik gora dagoen bidegorriarekin lotu arte. Nazioarteko zubiak zeharkatu ahal izateko, egurrezko pantalan bat egitea proiektatu da, ibaiaren ohantzean sartutako mikropilotetan bermatuta.
Oinezkoen eta bizikleten ibilbide berriaren inaugurazio-ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi, eta Irungo bigarren alkateordea eta Irungo EAJ-PNko Udal Taldeko bozeramailea den Gorka Álvarez. Biek hurrengoa nabarmendu dute: "oinezko eta bizikletentzako Pierre Loti ibilbide berria aurrerapauso bat da mugaz gaindiko ingurunean mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuan, oinez eta bizikletaz egiten diren ibilbideei lehentasuna emanez, eta Hondarribia, Irun eta Hendaia arteko lotura hobetuz".
Oinezkoen eta bizikleten Pierre Loti pasealekuaren luzera 1,2 km-koa da, 3,5 metroko batez besteko zabalerarekin eta aldapa ia nuluak dituen sestrarekin. Nazioarteko zubiak zeharkatzeko, pantalan bat eraiki da, % 6 eta % 3 arteko aldapa leunekin, bertan dagoen urbanizazio-kotarekin konektatu arte.
Ibilbide berriaz gain, aparkaleku berri bat ere egin da parke ekologikoaren erabiltzaileen eta Plaiaundi Institutuaren beharrak hobetzeko. Ekoetxea ingurumen-zentroaren aurrean kokatua, aparkalekuak ibilgailuentzako 32 plaza eta espaloi perimetralak dituen lorategi-gune bat ditu, baita GI-636 errepidetik aparkalekuetarako sarreraren ondoan kokatutako bizikletentzako aparkaleku bat ere. Aparkalekuetan eta oinezkoentzako guneetan zoladura iragazkor eta begetalak erabili dira.
Nabarmenak...
Berria
2025/02/07
IRUN
2025/01/29
GBB
2025/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31