Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/01/29

“Irun hobe baterako” Gobernu akordioa

Talde jeltzaleak eta Irungo Sozialistek gobernagarritasun akordioa lortu dute
“Irun hobe baterako” Gobernu akordioa

Irungo EAJ-PNVk eta Irungo Sozialistek Gobernu akordioa lortu dute agintaldi honetarako, eta 2025. urteko aurrekontuen akordio bat ere lortu dute. Azken hau datorren ostiraleko, urtarrilaren 31ko, ohiko osoko bilkurara eramango da. Akordioaren berri eman dute gaur goizean Jasone Ugarte eta Gorka Álvarez, Irungo EAJ-PNVko Batzordeko lehendakaria eta Udal Taldeko bozeramaileak, eta Cristina Laborda eta Nuria Alzaga, alkatea eta lehen alkateordea, hurrenez hurren, Udal Aretoan.

Jeltzaleen taldeak beti luzatu dio “eskua Udal Gobernuari edozein gaitan adostasun zabala lortzeko, hiriko proiektu estrategikoei erantzuteko eta Gobernu sendo bat bilatuz. Irunek adostasunen hiria izan behar du, eta une oro egon gara irekita alde guztien arteko elkar ulertzera". Jasone Ugartek eta Gorka Álvarezek gaineratu dute gobernagarritasun dokumentuak "Irun hobea eraikitzeko elkarrekiko konpromisoa" jasotzen duela. “Hori izan da akordioa lortzeko oinarria, alderdi politikoen gainetik irundarrengandik begiratu behar dugulako".

Akordioa "Gizarte-kohesioa, gure baliorik handiena" izenburupean sinatu da, eta lau ardatz nagusitan zehazten ditu bi alderdien helburu komunak, lehentasuna emanez irundarren interesei. Jasone Ugartek eta Gorka Álvarezek "lehenbailehen errealitate izan behar duten proiektu estrategikoak aurrera eramateko anbizioa” azpimarratu dute. "Irundarrek ezin dute gehiago itxaron, esaterako, segurtasunari, osasunari edo bizikidetzari dagokienez". Gainera, Txenpereneako kirol-instalazioen proiektua garatzea eta Hegoaldeko Ingurabidearen ibilbide berriaren bidez hiria zeharkatzen duen ibilgailuen trafiko bolumen handiari erantzuna ematea beste proiektu batzuk izan behar dira.

Irungo EAJ-PNVk gidatuko dituen arloei dagokienez (Herritarren Segurtasuna eta Bizikidetza; Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna; Obrak, Mantentzea eta Azpiegiturak; eta Euskara), talde jeltzaleak positiboki baloratzen du horien garrantzia: "Irundarren kezka eta beharrei erantzuteko lan egingo dugu". Gainera, Euskara Ordezkaritzatik Euzko Alderdi Jeltzaleak lan egingo du Irunek hizkuntza berriz ere balioan jar dezan, kalean erabilera sustatzeko jarduerekin. "Garrantzitsua da erakundeok hirritarren euskararen erabilera sustatzea programen eta edozein ekintza publikoren bidez".

Gobernagarritasun akordioarekin batera, Irungo EAJ-PNVk eta Irungo Sozialistek datorren ostiraleko, urtarrilaren 31ko, ohiko osoko bilkuran kontuak onartzea erabaki dute. "Abenduko osoko bilkuran aurrekontu-akordiorik lortu ez arren, beti egon gara negoziatzeko prest. Orain, 2025eko aurrekontuek ikuspegi orokorragoa dute eta herritar guztiak hartzen dituzte kontuan"

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube