Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk azpimarratu du La Cumbre Jauregiak memoria inklusiboko gunea izan behar duela
Ianko Gamboa: “La Cumbre Jauregiak biktima guztien memoria jaso eta era nabarmenean agertu behar du Lasa eta Zabalak jasandako Estatu Indarkeriaren salaketak”
Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Batzordean, Aranzadi, Argituz, Egiari Zor, Mikel Zabalza Herri Ekimena eta Berridatzi elkarteek La Cumbre Jauregiari buruzko proposamena aurkeztu dute. Proposamen horren helburua da Jauregia Euskadin giza eskubideen urraketa larrien memoriarako gune bilakatzea. Ekimen hau Memoria Demokratikoaren 20/2022 Legean kokatzen da, eta lege horrek jauregi hori Donostiako Udalari eskualdatzea aurreikusten du memoria demokratikoa eragiteko jarduerak gauzatzeko.
Ianko Gamboak, batzordeko EAJ-PNVren bozeramaileak, azpimarratu du beharrezkoa dela gune horrek biktima guztien sufrimendua era orekatuan eta bidezkoan jasotzea: “La Cumbre Jauregiak biktima guztien memoria jaso behar du, eta gure iritziz, era nabarmenean agertu behar du Guardia Zibilak Jose Antonio Lasa eta Jose Inazio Zabalari jasanarazitako Estatu Indarkeriaren salaketak”, adierazi du. Era berean, Gamboak gogorarazi du “La Cumbrek sinbolismo berezia” duela, “bertan era basatian torturatu ondoren, Alacantera eraman eta hil zituztelarik” 1983an bi gazte tolosarrak. “Giza eskubideak gizaki ororen duintasunaren oinarrian daude eraikita, eta duintasun horrek aukera politikoen gainetik egon behar du”, erantsi du.
Horrela, EAJ-PNVk azpimarratu du beharrezkoa dela “erakundeen arteko lankidetza, proiektu hori benetako topagune eta hausnarketarako leku bihur dadin”. “Gune honek, bere balio sinbolikoagatik, bakearen aldeko justizia errestauratiboa eta pedagogia soziala sustatzeko erreferente izan behar du”, azaldu du Gamboak. Beraz, EAJ-PNVk konpromisoa berretsi du giza eskubideen defentsaren alde eta bizikidetza sustatzeko lan egiteko, proiektu honek indarkeria eta biktima guztiak aitortzea eragin dezan.
Nabarmenak...
Berria
2025/02/07
IRUN
2025/01/29
GBB
2025/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31