Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Debagoieneko afiliazio eta elkarteekin lankidetza sustatuko du etorkizuneko plan eraldatzaile baterako
Arrasate, Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko erakundeetako ordezkariekin topaketa egin du Arrizabalagak
Gipuzkoako EAJ-PNVk Debagoienean aurrean dituen erronka politikoei erantzuteko estrategia lantzeari ekin dio. Eskualdeko afiliazioarekin eta elkarteekin lankidetza bultzatu nahi da, etorkizuneko plan eraldatzaile bat prestatzeko; hiru helburu nagusi izango ditu:
1. Lurraldeko lehen indarra izatea: EAJ-PNVren posizioa indartu Gipuzkoako esparru politikoan.2. Aldaketa eta berrikuntzaren eragile izaten jarraitzea: Gizartearen behar berriei erantzuteko eta ikuspegi irekia mantentzeko konpromisoa.3. Abertzaletasunaren etorkizuneko erronkei erantzutea: Ikuspegi euskaldun, ireki eta zabalago batetik lan egitea, modernitatearen eta tradizioaren arteko oreka bilatuz.
Gipuzko Buru Batzarreko presidente berriak, Maria Eugenia Arrizabalagak, funtsezko zeregina izango du prozesu honetan. Bere hitzetan, gaur egungo politika globalean populismoak eta demagogiak dakartzaten arriskuak nabarmenak dira, eta Gipuzkoa ere ez dago salbu. Are gehiago, fenomeno horiek polarizazioa eta desinformazioasor ditzakete. Horren aurrean, benetakotasuna eta errealismoa defendatzen ditu, EAJ-PNVren nortasun historikoa berrikuntza eta eguneroko lanarekin uztartuz.
Topaketa honetan, GBBko Arrasate, Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko alderdikideek parte hartu dute, etorkizuneko ekintza-ildoak aztertzeko eta lantzeko. Horrela, Arrizabalagak konpromisoa hartu du gizarte-, kultura- eta ekonomia-esparruetako sare berriak sortzeko, etorkizuneko abertzaletasunaren ikuspegi irekia ardatz. Gainera, herrigintza eraginkorra egiteko beharra azpimarratu du, epe motzeko arazoei erantzunez eta aldi berean ikuspegi estrategikoa izanez. Horrela, alde batetik, eskualdeko arazoei erantzun egokia emateko herritarrei aktiboki entzuteko eta lankidetzan aritzeko beharra azpimarratu zen eta, bereziki, garraio zerbitzu publiko egoki baten aldeko apustua azpimarratu zen egungo erronken artean.
Presidentearen hitzak laburbilduz: "Herria maitatuz, herritarrak errespetatuz eta sektarismoari mugak jarriz". Horretarako, Gipuzkoako EAJ-PNVk Gipuzkoako gizartearen erronka eta aukerei aurrea hartzeko prozesu proaktibo bat abiatu du.
Nabarmenak...
Berria
2025/02/07
IRUN
2025/01/29
GBB
2025/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31