Aberri Eguna 2025

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/01/13

EAJ-PNVk Tolosaldeko afiliazio eta elkarteekin lankidetza sustatuko du etorkizuneko plan eraldatzaile baterako

Tolosaldeko erronka politiko, sozial eta ekonomikoei aurrea hartzeko estrategia lantzen hasi da EAJ-PNV. Tolosa, Ibarra, Irura, Larraul, Anoeta, Asteasu, Villabona eta Zizurkilgo erakundeetako ordezkariekin topaketa egin du Arrizabalagak
EAJ-PNVk Tolosaldeko afiliazio eta elkarteekin lankidetza sustatuko du etorkizuneko plan eraldatzaile baterako

Gipuzkoako EAJ-PNVk Tolosaldean aurrean dituen erronka politikoei erantzuteko estrategia lantzeari ekin dio. Eskualdeko afiliazioarekin eta elkarteekin lankidetza bultzatu nahi da, etorkizuneko plan eraldatzaile bat prestatzeko; hiru helburu nagusi izango ditu:

1.- Lurraldeko lehen indarra izatea: EAJ-PNVren posizioa indartu Gipuzkoako esparru politikoan.

2.- Aldaketa eta berrikuntzaren eragile izaten jarraitzea: Gizartearen behar berriei erantzuteko eta ikuspegi irekia mantentzeko konpromisoa.

3.- Abertzaletasunaren etorkizuneko erronkei erantzutea: Ikuspegi euskaldun, ireki eta zabalago batetik lan egitea, modernitatearen eta tradizioaren arteko oreka bilatuz.

Gipuzko Buru Batzarreko presidente berriak, Maria Eugenia Arrizabalagak, funtsezko zeregina izango du prozesu honetan. Bere hitzetan, gaur egungo politika globalean populismoak eta demagogiak dakartzaten arriskuak nabarmenak dira, eta Gipuzkoa ere ez dago salbu. Are gehiago, fenomeno horiek polarizazioa eta desinformazioa sor ditzakete. Horren aurrean, benetakotasuna eta errealismoa defendatzen ditu, EAJ-PNVren nortasun historikoa berrikuntza eta eguneroko lanarekin uztartuz.

Topaketa honetan, GBBko eta Tolosa, Ibarra, Irura, Larraul, Anoeta, Asteasu, Villabona eta Zizurkilgo alderdikideek parte hartu dute, etorkizuneko ekintza-ildoak aztertzeko eta lantzeko. Horrela, Arrizabalagak konpromisoa hartu du gizarte-, kultura- eta ekonomia-esparruetako sare berriak sortzeko, etorkizuneko abertzaletasunaren ikuspegi irekia ardatz. Gainera, herrigintza eraginkorra egiteko beharra azpimarratu du, epe motzeko arazoei erantzunez eta aldi berean ikuspegi estrategikoa izanez. Horrela, batetik, eskualdeko  osasun zerbitzuaren  etorkizuneko gakoei erantzun egokia emateko beharra azpimarratu zen, eta, bestetik, tokiko ekonomia eta merkataritza suspertu eta dinamizatzeko ekimenak landu ziren.

Presidentearen hitzak laburbilduz: "Herria maitatuz, herritarrak errespetatuz eta sektarismoari mugak jarriz". Horretarako, Gipuzkoako EAJ-PNVk Gipuzkoako gizartearen erronka eta aukerei aurrea hartzeko prozesu proaktibo bat abiatu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...