Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Buruntzaldeako etorkizuna lehentasunezkoa da EAJ-PNVrentzat
Buruntzaldeako erronka politiko, sozial eta ekonomikoei aurrea hartzeko estrategia lantzen hasi da EAJ-PNV. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo uri erakundeetako ordezkariekin topaketa izan du Arrizabalagak
Gipuzko Buru Batzar berritua (GBB) eskuartean diren erronka politikoei aurre hartzeko estrategia lantzen hasi da Buruntzaldean. Horretarako, hiru helburu nagusi finkatu ditu Gipuzkoako EAJ-PNVren zuzendaritzak: batetik, lurraldeko lehen indarra izatea, bestetik, aldaketarako eta berrikuntzarako eragile izaten jarraitzea eta, azkenik, abertzaletasunaren etorkizuneko erronkei erantzunak ematea, ikuspegi ireki eta zabalagoa oinarri duelarik.
Maria Eugenia Arrizabalagak, GBBko presidenteak, egungo egoera politikoaren diagnostikotik abiatuta, proiektu politiko berritua osatu nahi du, Bailarako erakundeetako ordezkarien partaidetzarekin aberastuta. Topaketan parte hartu dute Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo alderdikideek.
Arrizabalagaren iritziz, “populismoa eta demagogia dira demokraziak mundu mailan dituen arrisku handienak, eta Gipuzkoa ez da horren salbuespena”. Are gehiago, “polarizazioa eta desinformazioa sustatu ditzake”. Honen aurrean, “benetakotasuna” defendatu du, errealismotik eta eguneroko lanetik herria eraikitzeko, alderdiaren betiko nortasuna erreibindikatuz, baina izaera berritzaile batekin. GBBko presidente berriaren ustez, “aurrea hartu behar diegu euskal gizarteak eskuartean dituen erronkei, eta horretarako modu proaktiboan jardun beharra dago”.
Ponentzia berriek jasotzen dituzten aukerez baliatuta, gizarte-, kultura- eta ekonomia munduko eragileekin sare berriak eratzeko konpromisoa hartu du Arrizabalagak “gure ikuspegi abertzalea maila guztietara zabalduz, herria maitatuz, herritar guztiak errespetatuz, eta herrigintza eraginkorra eginez, bai epe motzeko arazoei erantzuneko bai ikuspegi luzea edukiz, mutur bateko eta besteko sektarismoari langa jarriaz”, adierazi du.
Nabarmenak...
Berria
2025/02/07
IRUN
2025/01/29
GBB
2025/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31