Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk funtsezko bi proposamen egin ditu Debagoienako Mankomunitatearen 2025eko aurrekontua hobetzeko
EAJ-PNVk proposatu du 50.000 € bideratzea gizarte-zerbitzuen mapa garatzeko eta beste 50.000 € birziklapena bultzatzeko eskualdeko kanpaina baterako Debagoieneko Mankomunitatearen 2025eko aurrekontuetan.
EAJ-PNVk proposatu du 50.000 € bideratzea gizarte-zerbitzuen mapa garatzeko eta beste 50.000 € birziklapena bultzatzeko eskualdeko kanpaina baterako Debagoieneko Mankomunitatearen 2025eko aurrekontuetan.
Datorren abenduaren 19an eztabaidatuko da Gobernu Batzordean Debagoieneko Mankomunitatearen 2025erako aurrekontu proposamena. Talde jeltzaleak, Mankomunitateak aurkeztutako proposamena sakon aztertu ondoren, aurrekontuetan sartzeko funtsezko bi ekimen planteatu ditu:
1.- Gizarte-zerbitzuen mapa garatzeko zuzkidura: 50.000 €. Aurreko legealdian gizarte-zerbitzuen mapa bat zehaztu zen Debagoienan, baina ordutik ez da hori ezartzeko neurririk hartu. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2024-2028rako ezarritako esparruaren aurrean, ezinbestekoa da tresna hori eskualde mailan aktibatzea. Horregatik, EAJ-PNVk proposatu du 50.000 €bideratzea helburu horretarako, mapa eguneratzeko eta mapa horretatik eratorritako lehen ekintzak abian jartzeko.
2.- Hondakinen bilketan birziklapena areagotzeko eskualdeko kanpaina: 50.000 €. Azken aldiko datuek erakusten dute eskualdeko hondakinen bereizketa-indizeek behera egin dutela, eta joera kezkagarri hori lehengoratu egin behar da. EAJ-PNVk 50.000 euroko aurrekontu-partida bat sortzea proposatu du, udalerriekin batera kanpaina bat diseinatu eta gauzatzeko, sentsibilizazioa sustatuz eta hondakinen bereizketa hobetuz.
Debagoienako EAJ-PNVk proposamen horiek 2025eko aurrekontuetan sartzearen garrantzia azpimarratu du, Debagoienaren garapenerako funtsezko bi erronkari heltzen baitiete: alde batetik, gizarte zerbitzuak hobetzea eta, bestetik, birziklapena areagotuz ingurumen jasangarritasuna bultzatzea.
“Aurrera begiratzeko eta ekiteko unea da. Proposamen horiek premiazko beharrei erantzuteaz gain, gure eskualdea etorkizuneko erronketarako indartzea ere bilatzen dute. EAJ-PNVtik espero dugu ekimen hauek Mankomunitatearen hurrengo Batzarrean beharrezko babesa jasotzea. Eskua luzatzen diogu EH Bilduri hitz egiteko, adosteko, eskualde hobea eraikitzeko, zerbitzu hobeekin”, adierazi dute talde jeltzaleko ordezkariek.
Nabarmenak...
Berria
2025/02/07
IRUN
2025/01/29
GBB
2025/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31