Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oposizioko alderdiek aurkeztutako zuzenketetako bat ere ez du onartu Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuak
Udal aurrekontuak ezker abertzalearen gehiengo osoaren aldeko botoak baino ez ditu izango
2025eko udal aurrekontuaren inguruan eraiki den kontaketatik haratago, Abotsanitz eta EH Bilduren gobernuak ez du onartu gainerako alderdiek aurkeztutako zuzenketa bakar bat ere sartzea. Prozesuan zehar egindako bileretan adierazi dutenez, "proposamen asko interesgarriak iruditzen zaizkie, baina ezin izango dira proiektuan sartu”.
Aurrekontua formulatzeko prozesua "parte-hartzailea" izan dela esatea, talde guztien proposamenak jasotzen direla oinarri hartuta, gezurra da. Gobernu-taldeak ez duelako onartu EAJ-PNVk proposatutako 40 zuzenketetako bat ere sartzea. Kontakizun hau asmatu behar izan dute aurrekontuak eta prozesuak dituzten gabeziak estaltzeko beharrarengatik.
EAJ-PNV abstenitu egingo da bozketan
Bat gatoz udal-gobernuak aurkeztutako proposamenean jasotako zenbait proiekturekin, izan ere, batzuk aurreko legegintzaldietan EAJ-PNVko gobernuek egindako lanaren ondorio dira, hala nola Arrantzale auzoa berrurbanizatzea, gizarte-zerbitzuetako bulegoak Muliatera eramatea edo hiriko autobus-zerbitzua. Hori da udal aurrekontuaren aurka ez bozkatzeko arrazoi bakarra. Baina hortik EAJ-PNVren 1.5 milioi ekarpen baino gehiago dituela esatea gezurra da.
Gezurrezko diru-sarrerak
Izan ere, gobernu honek egiten duen arduragabekeriak etorkizunean ondorioak izan ditzazke, hirigintza-aprobetxamenduengatik 4,5 milioiko diru-sarrerak aurreikusi baititu. Gaur egun, urte honetan zehar, ez da 200.000 euro ere bildu. Onartutako Plan Orokorrik gabeko hiri batean, nola proposa daiteke horrelakorik?
40 zuzenketa proposatu dira eta bat ere ez da onartu
2025erako Hondarribiko aurrekontua inoizko handiena izango da. Eta partekatzen eta babesten ditugun proiektuak ditu. Baina gabezia asko ditu. Ezin dugu ulertu merkataritza-jardueretara bideratutako partidak bezalakoak jaitsi direnik. Era berean, ez dugu ulertzen gazteentzako etxebizitzak alokatzeko laguntzen proposamena onartu ez izana.
Halaber, inkoherentea iruditzen zaigu tasak eta zergak oro har % 3,5 igo izana eta EAJ-PNVek hiriko klub eta elkarteentzako dirulaguntzak handitzeko egindako eskaera onartu ez izana.
Abotsanitzek oposizioan hasitako komunikazio-kanpaina handiek ez dute islarik 2025. urterako aurrekontuan. Non dago "Hondarribian bizi nahi dugu" aurrekontu honetan? Aurrekontu honetan ez dago etxebizitza bat eskuratzeko benetako irtenbiderik, ez dago jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko proposamenik... Aurrekontu parte-hartzaileak oso garrantzitsuak ziren oposizioan zeudenean, eta aurten ere ez dute tokirik aurkitu.
2025erako aurrekontua eratzeko eta onartzeko prozesua gobernu-talde honen kontakizunak eraikitzeko gaitasun handiaren beste adibide bat da. Kontakizun hori eraikitzera behartuta daude, Gobernura iritsi ziren promesen eta proiektuen zerrenda amaigabea betetzeko ezintasunaren aurrean.
Nabarmenak...
Berria
2025/02/07
IRUN
2025/01/29
GBB
2025/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31