Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oñatiko EAJ-PNVk 2025eko aurrekontu-proiekturako 6 proposamen aurkeztu ditu
Proposamenek azpiegituren hobekuntzatik hasi eta zerbitzu publikoen eta komunikazio digitalaren ekimen berrietara.
EAJ-PNV Oñatik 6 proposamen aurkeztu dizkio EH Bilduko Udal Gobernuari, 2025eko aurrekontu-proiektua aberasteko. Iniziatiba hauek azpiegitura garrantzitsuenetatik hasi eta iraunkortasunaren, komunikazioaren eta zerbitzuen arloko proiektu berritzaileetaraino doaz, eta alderdi jeltzaleak Oñatiko herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea bermatzeko duen konpromisoa islatzen dute.
EAJ-PNVko bozeramaile Amaia Erostarbek nabarmendu du urteko ekintza honek, herritarrak entzuteko eta haien eskaerak erakundeen mailara eramateko aukera dela: "Helburu argia dugu: Oñati hobea, inklusiboagoa eta konektatuagoa eraikitzea. Proposamen hauek lan etengabe baten eta gure herriaren benetako beharrizanekin hurbileko elkarrizketa baten emaitza dira. Gure helburua, aurrekontu bakoitzeko euro guztiak, Oñatiko etorkizunaren alde inbertitzea da."
Aurkeztutako proposamenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
1.- Herribusen hirugarren linea. Oñati eta San Prudentzio artean ibilbide berri bat ezartzea konektibitatea hobetzeko. Aukera hori, gutxienez, aldi baterako planteatzen da, eskualdeko lineen banaketa berriak behar hori bete arte.
2.- Pantailak herriko puntu garrantzitsuenetan. Herriko plazan, Eltzian edo San Martin bezalako guneetan pantaila digitalak instalatzea herritarrekin komunikazioa hobetzeko.
3.- Musika-eskola berriaren kokapenaren azterketa. Kokapenaren inguruko aukera ezberdinak aztertzea, erabaki informatuak hartzeko kokapenen inguruan.
4.- Eltzia eraikinean gimnasio osagarri bat sortzea. Helburua da Oñatiko kirol-eskaintza hobetzea kiroldegiko erabilera arinduz.
5.- Eltzia parean, barandilla bat jartzea errepidearen eta jolaslekuaren artean: segurtasuna bermatzeko eta istripuak saihesteko neurri bat da.
6.- “Kontzejupetik” udal-aldizkarian gaztelaniazko bertsio digitala. Udal-aldizkaria gaztelaniaz ere irakurtzeko aukera, on line, QR kode baten bidez.
Iniziatiba hauek aurreko urteetan proposatu diren proiektuei gehitzen zaizkie, hala nola Mojasoro-Aldakiño bidearen segurtasuna bermatzeko.
EAJ-PNVk nahi du proposamenak 2025eko aurrekontu-proiektuan jasotzea eta berriro adierazi du konpromisoa Oñati irisgarriagoaren, jasangarriagoaren eta aukera berrien aldekoa egiteko, Udal Gobernuarekin eta herritarrekin elkarlanean.
"Lana eta entzute aktiboa izango dira elkarlanean aurrera egiteko ditugun bide nagusiak. Proposamenak ez diete erantzuten bakarrik egungo beharrei; etorkizunari ausardiaz eta arduraz ere begira daude. Udal Gobernuari benetako elkarlana eta eraginkorra eskaintzen diogu. Badakigu EH Bilduk gehiengo osoa duela herrian, baina, elkarrekin, Oñati anitza eta hobea eraiki dezakegu", amaitu du Amaia Erostarbek.
Nabarmenak...
Berria
2025/02/07
IRUN
2025/01/29
GBB
2025/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31