Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk "Gipuzkoar guztien ongizate integralaren” aldeko apustua egin du EH Bilduren taktizismo alderdikoiaren aurrean
Arrizabalaga: "Ezin dugu onartu EH Bilduk kalkulu estrategiko bati erantzuten dioen marra gorririk”
-
Gipuzkoako aurrekontuak. Maria Eugenia Arrizabalagaren hitzaldia
Mintzaldia - 2024/12/13
Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaileak nabarmendu du Gipuzkoako Foru Gobernuaren 2025erako aurrekontuen aurreproiektuak EAJ-PNVk “gipuzkoar guztien ongizate integralarekin duen konpromisoaren” erakusle dela. Hala defendatu du EH Bilduk gaur Batzar Nagusietan egindako osoko bilkuran aurkeztutako osoko zuzenketaren aurrean, interes alderdikoiak oinarri dutela leporatu baitie, Gipuzkoan boterea bereganatzea helburu duena.
"1.218 milioi euroko proiektua gipuzkoar guztien ongizatean bidea egiteko apustua da: gazte, langile, haur, ikasle eta jubilatu, gizon edo emakume, bertan jaiotako zein kanpotik etorritakoekiko. Eider Mendoza, Diputatu Nagusiak, eta bere Gobernu kideek Gipuzkoarekin eta gipuzkoar guzti-guztiekin duten konpromisoaren adierazle den Aurrekontu Proiektu batez ari gara.", nabarmendu du bozeramaileak.
Aitzitik, Arrizabalagak gogor kritikatu du EH Bilduren estrategia alderdikoia, asteetan itxurazko negoziazio borondatea azaldu ostean, ezezkoa eman dio 10. aldiz Gipuzkoako aurrekontuei. "Azpijoko alderdikoi bat besterik ez da izan. Madrilen eta Nafarroan akordioei baietz esan dieten bitartean, hemen modu sistematikoan aurka egin dute, jendearen beharren gainetik interes politikoak lehenetsiz", salatu du.
Bozeramaileak azpimarratu du EAJ-PNVk azken unera arte akordioak lortzeko borondate zintzoa erakutsi duela. "Eider Mendoza buru duen Foru Gobernuak ahalegin nekaezina egin du, bilerak eta proposamen eraikitzaileak aurkeztuz; eta Bilduk badaki. Baina ezin dugu onartu EH Bilduk aurrez diseinatu eta asmatu duen marra gorririk. Euskadi osoan hedatu duten estrategiaren baitan, itxurazko negoziaziorako borondatea erakutsi dute, Gipuzkoan izan ez dutena", ziurtatu du.
Aurreproiektuak Gipuzkoa berrikuntza eta politika publikoetan erreferente gisa kokatzen duten ekimenak jasotzen ditu: euskara bultzatzeko Harigune proiektua, bakardadearen aurkako neurriak, basoen kudeaketa iraunkorrerako Basotik fundazioa edota Mugi polo teknologikoa, besteak beste. "Aurrekontu hauek ez dute soilik pertsonen zaintza bermatzen, etorkizun jasangarri eta Lurraldearentzat aukeraz beteriko proiektu bat ere badira", gaineratu du.
Izan ere, Arrizabalagak foru aurrekontuaren izaera berritzaile eta aitzindaria azpimarratu du, 538 milioi pertsonak zaintzeko eta babesteko, historiako altuenak. "Aurrekontu hauek Gipuzkoa justuago, solidarioago eta biztanle guztien ongizatearekin konprometituago baten bermea dira", amaitu du.
Nabarmenak...
Berria
2025/02/07
IRUN
2025/01/29
GBB
2025/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31