Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/07/09

13 urteko lidergoa eta gero, Iridoyk bozeramailetza utzi eta Gorka Alvarez Aranbururi bide eman dio

Aldaketa honekin, aro politiko berri bati hasiera ematen diogu eta udal estrategia indartzen dugu egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko
13 urteko lidergoa eta gero, Iridoyk bozeramailetza utzi eta Gorka Alvarez Aranbururi bide eman dio

2011tik, Xabier Iridoy EAJ-PNV Irungo udal taldearen buru eta bozeramaile izan da. 13 urte lan nekeza egiten, eta hainbat erantzukizun betetzen, hala nola taldearen bozeramailetza eta Hirigintza Sailaren ordezkaritza (2015-2018 urteen bitartean), beti helburu bakar eta berarekin; Iruni onena eskaintzea, gure hiriaren ikuspegi oso bat lantzea, proiektu propio eta alternatibo baten bitartez. Hori horrela, gaur goizean emandako prentsaurrekoan, Jasone Ugartek, alderdiaren Uri Buru Batzarreko presidenteak, agerraldia, honako hau azpimarratuz hasi du: "Gaur egungo eta etorkizuneko beharrei buruzko hausnarketa eta azterketa arduratsu bat egin ondoren, eta orain arteko liderrarekin eta datozen urteetan izango denarekin bat etorriz, gure udal taldearen bozeramailetzan berrikuntza bat egitea erabaki da. Aldaketa honi esker, aurrera egiten jarraitzeko aukera izango dugu, eta orainaren eta etorkizunaren erronkei tinko aurre egin ahal izango diegu, gogoz eta erabakitasunez ". Era berean, Ugartek eskerrak eman nahi izan dizkio Iridoyri egindako ahaleginagatik eta hartutako konpromisoagatik, bai eta Alvarez Aranbururi ere, bere prestutasunagatik, gaitasunagatik eta gogoberotasunagatik, taldeari ekarriko dizkion ideia berriak azpimarratuz. Amaitzeko, bere historian zehar EAJ-PNV gidatu duten balioekiko konpromisoa berretsi nahi izan duJasone Ugartek, eta, guztia, beti, borondate politikoaren kontua dela esaten amaitu du.

Era berean, Iridoyk etorkizunerantz begiratu nahi izan du. "Urte hauetan guztietan Irunen alde lan egin ondoren, nire onena eskainiz eta ondoan izan ditudan pertsonen indarraateratzen saiatuz, eta hausnarketa sakon baten ondoren, taldea indartzeko unea dela uste dut eta uste dugu. Belaunaldi berriei aukerak eskaintzeko unea, eta ondorioz, etapa bat itxi eta berria irekitzeko momentua iritsi dela uste dut. Taldea indartzeko eta honi bultzada berri bat emateko unea da. Eta aldaketa hori une egokian dator, agintaldiko urte berri batera arte". Iridoyk eskerrak eman nahi izan dizkie, gainera, Uri Buru Batzarrei, gaur egungoari eta baita aurrekoei ere, berarengan jarritako konfiantzagatik, eta, "gainera, egungo udal taldea osatzen duen talde indarsuaaitortu nahi nuke, orain Gorka Alvarez Aranburuk gidatuko duena. Pertsona horiek guztiek aurrerapauso bat eman zuten Irunen alde lan egin eta euren onena emateko, eta ziur nago, hemendik aurrera berdin jarraituko duela guztiak,gure lehentasuna argia delako; Irun eta bertako herritarrak, haien beharrei erantzuna ematea, eta, beraz, gure hiriaren eta irundarren bizi kalitatea hobetzea".

Bere aldetik, Gorka Alvarez Aranburuk, taldearen bozeramaile berriak, aukera aprobetxatu du azpimarratzeko "aro berri honi indarberrituta ekingo diogu, taldea indartzen eta gure hiria hobetzen jarraitzeko borondatearekin. Gure onena ematen jarraituko dugu", adierazi du. Era berean, Iridoyk bezala, Alvarez Aranburuk ere nabarmendu duberegan jarritako konfiantza; "benetako ohorea eta pribilegioa da nire hiria eta alderdia Irungo Udalean ordezkatu ahal izatea, eta nire lana behar bezala betetzea espero dut. Halaber, irundarren eskaerei egoki erantzutea eta gu beraiengana helaraztea, politikak herritarrei eskaini behar dien konfiantza hori EAJ-PNVrengan aurki dezaten".

Gaineratu duenez, "orain arte jarraitutako EAJren bidea gure hiriari, Iruni, egindako ekarpen handi eta txikiz beteta egon da. Txapartegi, Echepare, Eizaguirre, Etxegoyen, Iparragirre eta Iridoyk euren onena eman dute, hainbat egoeratan, eta bereziki, Xabier Iridoyri orain arte egindako lan bikaina eskertu nahi diot".

Politikak herritarren sinesgarritasuna eta lotura berreskuratzeko erronkari egin behar dio aurre, berregokitzeko eta pertsonekin konektatzeko erronkari, "eta hori izango da nire erantzukizuna". Eta horretarako, ÁlvarezAranburuk azpimarratu duenez, "Irungo EAJ-PNVren Udal Taldeak giza kapitala badu, eta barneratuta daukatezerbitzu publikoaren bokazio hori. Talde anitza, ilusioz beteriko zeregin honetan lagunduko didana, gure helburua argia baita, 2027an Irungo alkatetza lortzea". Ildo horretan, bozeramaile berriak zehaztu duenez, "Josu Igiñiz ordezko bozeramaile eta laguntzaile estua izango da, eta hari egokituko zaio Udal Taldearen eguneroko kudeaketaren ardura; Lourdes Larraza, Jose Corchon, Urkiri Salaberria eta Iñigo Bergés izango dira Irunen lanean jarraituko dutenak, azken urte honetan egin duten bezala. Talde kohesionatua da, politika eta kudeaketa eta esperientzia profesionalak eta akademikoak batzen dituena, eta guztiek Irunekiko ilusio eta konpromiso handia dute".

Amaitzeko, Gorka Álvarez Aranburuk iragarri duenez, "hauteskunde garaietatik kanpo, gaur bertan, alkatearekin eta talde sozialistaren arduradunarekin harremanetan jarriko naiz, gure hiriaren gobernagarritasunaren etorkizunari buruz hitz egiteko. EAJk lagundu egin nahi du, eta ziur gaude ekarpen handiak ditugula egiteko. EAJren eta PSE-EEren arteko 2023ko maiatzeko akordio orokorrak egonkortasuna ekarri du, udal politikak indartzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuz, eta EAJk bere egin beharrak bete ditu".

EAJ-PNVtik beti jarriko ditugu Irunen interesak edozein egoeraren aurrean eta, zalantzarik gabe, bide horretan, erakundeen egonkortasuna bermatzea ezinbestekoa da,gure hiriak aurrean dituen erronka berriei aurrera egiteko: Osasuna, Segurtasuna, Irungo Bidea, Klima Aldaketa, Etxebizitza, Kirol Instalazioak, PMUS, Jarduera Ekonomikoak eta Enplegua, Gizarte Zerbitzuak, Kultura eta Euskara... Proiektua dugu, giza kapitala dugu, ilusioa dugu eta batez ere Irunekiko konpromiso argia dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...