Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/06/26

EAJ-PNVk hiriko beharrei erantzuten dieten herri ekimenak ikustera eman eta hauek bideragarri egiten ditu

Irun hobetzeko eta irundarren bizitza hobetzeko, alde batera utzi behar dira jarrera itxiak, eta aniztasunera eta tolerantziara jo behar da
EAJ-PNVk hiriko beharrei erantzuten dieten herri ekimenak ikustera eman eta hauek bideragarri egiten ditu

Gure taldetik, herritarren partaidetzarako bideen bitartez, eta, bereziki, Auzo Elkarteetatik datozen bideak kontuan harturik, gure hiriko herritarrek bultzatutako ekimenak entzuteko asmoarekin, joan den maiatzeko kreditu aldaketan hainbat proposamen aurkeztu genituen, besteak beste:

          • Eguzkitzaldean trafikoa antolatzeko azterlan bat egitea. Auzoko errepideak zeharkatzen duen oinezkoen trafikoari irtenbidea emateko eta, horrela, ibilgailuen eta pertsonen arteko bizikidetza hobetzeko.

          • Errotazarreko goialdean (Bentak auzoan) irisgarritasuna hobetzeko azterlan bat egitea.

Lehenengo ekimena, Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartearen kezka du jatorri. Batez ere, Eguzkitza inguruan zeharkatzen duten oinezkoen kopuru handiagatik, ondoko ikastetxeetara doazen adingabeengatik, eta eremuko trafiko zaila dela eta haien segurtasunerako sor litezkeen arriskuengatik. Segurtasun eta bizikidetza kontu honek tinko kezkatzen gaitu EAJ-PNVkooi, eta horregatik aurkeztu genuen zuzenketa: non, 10.000 euro onartzea lortu genuen, inguruko trafikoa berrantolatzeko azterlan bat egiteko helburuarekin. Eremu hau, atseginagoa eginez eta oinezkoen erabilerarako gehiago aprobetxatuz. Azken batean, lekua auzoarentzat, ikasleentzat eta gazteentzat seguruagoa izatea da gure nahia.

Bestalde, bigarren zuzenketa, Errotazarreko goialdeko auzotarrek helarazi ziguten. Bertan bizi diren gehienak adin aurreratukoak dira eta etxebizitzetara iristeko zailtasunak dituzte. Arrapala trinko batetik sartu behar den goiko aldean dituzte etxebizitzak eta beraien egunerokotasuna guztiz zailtzen du honek. Hau hala izanik, zuzenketa aurkeztu eta 25.000 euroko azterlan bat egitea onartzea lortu genuen, bertako pertsona guztiei irisgarritasun aukera berak eskaintzeko helburuarekin.

EAJ-PNVtik argi daukagu, Irun eta irundarren bizitza hobetzeko, alde batera utzi behar direla jarrera itxiak, eta aniztasunera eta tolerantziara jo behar dela. Gure taldeak beti defendatu du guztion arteko puntu komunak aurkitzeko aukera, eta guk bide berean jarraituko dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...