Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/06/18

EAJ-PNVk adierazi du "bere jarrera propositiboak" Andoaingo Udalaren ekintzan "modu baikorrean" lagundu duela

2023-2027 agintaldiko udalbatza osatu zenetik urtebete bete igaro denean, EAJ-PNVk modu baikorrean baloratu du bere udal-taldeak oposiziotik egindako lana, eta adierazi du "bere jarrera proposatzaileak Andoaingo Udalaren ekintzan modu baikorrean lagundu duela".
EAJ-PNVk adierazi du

Andoaingo alderdi jeltzalearen arabera, bere lana "oportunismotik eta demagogiatik" aldendu da, eta "andoaindarren beharrei eta arazoei erantzutera bideratu dituzte ahaleginak, politika eraikitzailearen hautua eginez". Horrela, hartutako posizio hori "erabakigarria" izan da, udazkenean jeltzaleek egungo gobernu taldearekin ordenantza fiskalen eta tasen proposamenean hobekuntzak adosteko garaian, edota aurtengo urtarrilean EAJ-PNVk eta EHBilduk "Andoainen aldeko akordioa" izenburupean akordio zabala itxi ahal izateko.

Talde jeltzaleak nabarmendu duenez, akordio-dokumentu zabal horrek hiru ekintza-ardatz ditu: lehena, zuzenean lotuta dago 2024ko udal-aurrekontuak negoziatzearekin eta onartzearekin; bigarrena, herriko inbertsio-lehentasunen eta diruzaintzako gerakinaren kudeaketari buruzko epe labur eta ertaineko akordioa; eta, azkenik, tokiko hainbat alorretan ekintza politiko koordinaturako akordioa (tokiko ekonomiarako diru-laguntzak, haurreskolaren doakotasuna bermatzeko ekintzak edo herriko aparkalekuen egokitzapena, adibide).

Horrela, EAJ-PNVk “Andoainen alde lan egiten jarraitzeko” duen prestutasuna nabarmendu nahi du, eta azpimarratzen du "EHBilduren gobernu taldeari kritikan ezkutatzea saihestu dela, soilik aurkari politikoaren akatsak nabarmentzeko jokamoldeak ekidinez”. Dena den, gogoeta irekia partekatzen da “neurtzeko modu ezberdinak daudela” salatuz, “EHBildu oposizioan zegoenean, orain urtebete egiten ziren planteamendu ugari oso txarrak izatetik, orain gobernuan daudenean, egokiak edo aproposak izatera igaro direla”.

Horregatik, EAJ-PNVk politika "serioa" egiten jarraituko du, "eskua luzatuz; propositiboa, baina, aldi berean, zorrotza". "Udal kudeaketan lortutako esperientzia eta eskarmentua, udal arazoen ezagutza zuzena izatea eta ideiak dituen lantaldea funtsezkoak izango dira Andoaingo Udalaren agendan eragina izaten jarraitzeko", adierazi dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...